Museoko plaza, 2.
48011 Bilbo.
Hasiera batean, erakundeek nahiz partikularrek egindako artelanen dohaintza eta legatu garrantzitsuen bitartez osatu zen Museoaren ondare artistkoa. Gaur egun, oraindik ere handitzen doa Museoaren bilduma. Museoaren bildumak bi ezaugarri nagusi ditu: batetik, eta kronologiari begira, oso tarte zabala hartzen du -XII. mendeko lanak nahiz gaur egunekoak- eta, bestetik, eskola eta adierazpen artistico ugariko artelanak biltzen ditu. Guztira sei mila artelanetik gora daude bilduman.
Bi ardatz nagusi ditu bildumak: antzinako artea eta arte moderno eta garaikidea. Lehenengoan garrantzi handia dauka eskola espainiarrak, baina eskola flandestarraren eta holandarraren eredu bikainak ere badaude; bigarrenari dagokionez, ordea, nazioarteko artistek testinguru aparta eskaintzen diete arte espainiarrari nahiz euskal arteari.
Bestalde, grabatu, irudi eta arte dekoratiboen bilduma espezifikoen fondo garrantzitsua ere badauka Museoak; horien artean, Maniseseko zeramikaren bilduma eta Ekialdeko Artearen Jauregia bilduma dira aipagarrienak.
Museoak artista bikainen artelan apartak ditu, besteak beste, El Greco, Moro, Murillo, Zurbarán, Ribera , Goya, Meléndez, Arellano, Paret, Benson, Mandjin, De Vos, Van Dyck, Gentileschi, Bellotto, Ribot, Guiard, Regoyos, Zuloaga, Romero de Torres, Arteta, Gauguin, Cassatt, Ensor, Sorolla, Solana, Tàpies, Oteiza, Chillida, Caro, Saura, Bacon, Barceló, Kitaj, Blake eta Lüpertz.