Orozkoko museoa

Argazkiak
Orozkoko museoaren 1. ikuspegia
  • Miniatura-Orozkoko museoaren 1. ikuspegia
  • Miniatura-Orozkoko museoaren 2. ikuspegia
  • Miniatura-Orozkoko museoaren 3. ikuspegia
  • Miniatura-Orozkoko museoaren 4. ikuspegia
Helbidea

Palacio Legorburu. Plaza Zubiaur, 4
48410 Orozko

Telefonoa:
94 633 98 23
Fax:
94 633 99 34
E-mail:
museoa.orozko@bizkaia.org
Webgunea
http://www.orozkoudala.com
Informazioan sakontzeko

Informazioaren xehetasuna

Museoa Legorburu Jauretxean dago kokatua. Kareaga Etxea izenez ere ezagutzen den eraikin bikain hau XVIII mendekoa da eta Zubiaurreko Enparantza nagusian dago, Orozko bailaran. A-68 autobidetik gertu kokatzen da, Bilbotik 24 kilometrotara.

Museo honek bailarako bizimoduaren elementu, agiri eta lekukoak erkusten ditu ikuspegi ezberdinetatik. Horien bitartez, egungo errealitatea sortu duten arrazoi eta ondorioak ezagutu ditzakegu.

Museoak proposamen interaktiboak, partehartzea bultzatzen dutenak egiten ditu, eta bisitariei, bisita ludiko eta hezigarriak eskaintzen dizkio, ikus-entzunezko eta informaziozko bitartekoen bidez. Halaber, igorri nahi den mezua ez da bere edukira mugatu nahi; aitzitik, bisitaldiak jarraipena izan dezan nahi da, eta erakusketa honekin zerikusia duten lekuak bistatzea proposatzen da.

Eskaintzen artean, besteak beste, eta bereziki, Gorbeiako Parke Naturalarekin lotura dutenak sartzen dira. Beraz, bere helburu nagusia egungo eta etorkizuneko belaunaldiei bere arbasoen ohitura eta berezitasunen berri ematea da, ezagutza horren bidez hori guztia baloratzen eta zaintzen ikas dezaten, eta gainera, Orozkoko Bailarako nahiz Gorbeiako Parke Naturaleko ingurunea zain dezaten.

Museoari dagokionez, 'Orzkoko Museoa' hiru solairuko eraikina da eta bakoitza gai bat isladatzeko erabiltzen da: Orozko Bailarako Ondare Historikoa; Bizimodi Tradizionala Bailaran; eta Gorbeiako lurralde garaietako Biztanleak.