Guggenheim Bilbao Museoa

Argazkiak
Guggenheim Bilbao Museoaren 1. ikuspegia
  • Miniatura-Guggenheim Bilbao Museoaren 1. ikuspegia
Helbidea

Abandoibarra etorbidea, 2.
48001, Bilbao.

Telefonoa:
94 435 90 00
Fax:
94 435 90 10
E-mail:
informacion@guggenheim-bilbao.es
Webgunea
http://www.guggenheim-bilbao.es
Informazioan sakontzeko

Informazioaren xehetasuna

Guggenheim Bilbao Museoak hainbat helburu bete nahi ditu: gure garaiko arterik esanguratsuena bildu eta interpretatzeko aukera ematea, arte-hezkuntza indarberritzea eta jendearen ezagutza sendotzea eta aldi berean Solomon R. Guggenheim Foundation-aren bilduma zabala osatzea.

Guggenheim museoen bilduma iraunkorra, New York-eko “Solomon R. Guggenheim Museum”, Veneziako “Peggy Guggenheim Collection” eta Bilboko “Guggenheim Museoa” deituek gordetzen dituzten fondo guztiek osotzen dute. Fondo hauen laginak era dinamikoan eta txandaka erakusten zaizkie Bilboko herritarrei arte moderno eta garaikidearen ikuspegi ezberdina, anitza eta osoa eskura izan dezaten. Bilduma Iraunkor hau aldika-aldika eskaintzen den erakusketa-programa zabal baten bidez osotzen da.

Guggenheim Bilbao Museoa barnean hartzen duen eraikin zoragarria, Frank O. Gehry-k diseinatutakoa, zilueta bereziko eta material harrigarriz egindako eskultura handi bat bezalakoa da, titanioz estalitako bolumen okerrak eta harriz estalitako forma karratuak dituen multzoa, kristalezko horma handiek bateratzen dutena. Eraikina, dagoeneko mende honetako eraikin garrantzitsuenekin alderatzen dena, Bilboko bilbaduran eta berau berritzeko hirigintza-planean ezin hobeto integratzen da.