saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Museoak eta interes kulturaleko tokiak

Informazioa

Aste Santuko Pausoen Museoa

Argazkiak
Aste Santuko Pausoen Museoaren 1. ikuspegia
  • Miniatura-Aste Santuko Pausoen Museoaren 1. ikuspegia
  • Miniatura-Aste Santuko Pausoen Museoaren 2. ikuspegia
  • Miniatura-Aste Santuko Pausoen Museoaren 3. ikuspegia
Helbidea

Iturribide, 3, 1. behe solairua.
48006, Bilbo.

Telefonoa:
94 415 04 33
E-mail:
info@museodepasosbilbao.org
Zuzendaria
Javier San Pedro
Webgunea
http://www.museodepasosbilbao.org
Informazioan sakontzeko

Informazioaren xehetasuna

Bilboko Aste santuko Pausoen Museoan Bilbon inoiz egin den tailu-erakusketarik garrantzizkoenetakoa eskaintzen da.

Aste Santua erlijio-agerraldi herrikoia da, kultura, arte eta historia arloetan berebiziko balioa duena. Prozesio-pauso bakoitzak Jesukristoren Nekaldiaren, Heriotzaren eta Biztueraren eszena bat irudikatzen du. Horrela, Afari Santuaren, Atxilotzearen, Zigorren edo Gurutziltzaketaren pausoek, benetakoak baino zertxobait tamaina handiagoekin, kristau fedearen unerik garrantzitsuenak erakusten dizkigute. Horiekin batera, aipatu beharrekoak dira irudiek euskarri dituzten tronuetariko batzuk ere, egiazko artelanak baitira.

Tailuok XVIII. eta XX. mendeko lanak dira, hamahiru prozesio-pausotan elkartuak; adituen iritzian, horietako asko benetan lan bikainak dira.

Pauso horiek, Bilboko elizetan ikus daitezkeen beste batzuekin batera, gure bederatzi kofradiek eroaten dituzte Bilboko kaleetan zehar, zabuka. Kofradiotariko zaharrena, 1554. urtean sortu zena, hiriko lehenengo erakunde pribatua izan zen.

Pausoen Museoaren osagarri, ondoko gaiak ere erakusten dira bertan: balio handiko brodatuak eta urregintzako laginak, gure Aste Santuaren historiaren argazki-bilduma, Jesukristoren bizitza publikoari buruzko dioramen erakusketa ederra eta Bilboko kofradiakideen jantziak. Horiek guztiok Bilboko Aste Santuan zehar ibilbide atsegin eta zehatza egiteko aukera emango digute.