saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Museoak eta interes kulturaleko tokiak

Informazioa

Bilboko Arte Eder Museoa

Argazkiak
Bilboko Arte Eder Museoaren 1. ikuspegia
  • Miniatura-Bilboko Arte Eder Museoaren 1. ikuspegia
  • Miniatura-Bilboko Arte Eder Museoaren 2. ikuspegia
  • Miniatura-Bilboko Arte Eder Museoaren 3. ikuspegia
Helbidea

Museoko plaza, 2.
48011 Bilbo.

Telefonoa:
94 439 60 60
Fax:
94 439 61 45
Kultur Ekintza eta Hezkuntza Saila (K.E.H.S.):
94 439 61 41
E-mail:
info@museobilbo.com
Webgunea
http://www.museobilbao.com
Informazioan sakontzeko

Informazioaren xehetasuna

Hasiera batean, erakundeek nahiz partikularrek egindako artelanen dohaintza eta legatu garrantzitsuen bitartez osatu zen Museoaren ondare artistkoa. Gaur egun, oraindik ere handitzen doa Museoaren bilduma. Museoaren bildumak bi ezaugarri nagusi ditu: batetik, eta kronologiari begira, oso tarte zabala hartzen du -XII. mendeko lanak nahiz gaur egunekoak- eta, bestetik, eskola eta adierazpen artistico ugariko artelanak biltzen ditu. Guztira sei mila artelanetik gora daude bilduman.

Bi ardatz nagusi ditu bildumak: antzinako artea eta arte moderno eta garaikidea. Lehenengoan garrantzi handia dauka eskola espainiarrak, baina eskola flandestarraren eta holandarraren eredu bikainak ere badaude; bigarrenari dagokionez, ordea, nazioarteko artistek testinguru aparta eskaintzen diete arte espainiarrari nahiz euskal arteari.

Bestalde, grabatu, irudi eta arte dekoratiboen bilduma espezifikoen fondo garrantzitsua ere badauka Museoak; horien artean, Maniseseko zeramikaren bilduma eta Ekialdeko Artearen Jauregia bilduma dira aipagarrienak.

Museoak artista bikainen artelan apartak ditu, besteak beste, El Greco, Moro, Murillo, Zurbarán, Ribera , Goya, Meléndez, Arellano, Paret, Benson, Mandjin, De Vos, Van Dyck, Gentileschi, Bellotto, Ribot, Guiard, Regoyos, Zuloaga, Romero de Torres, Arteta, Gauguin, Cassatt, Ensor, Sorolla, Solana, Tàpies, Oteiza, Chillida, Caro, Saura, Bacon, Barceló, Kitaj, Blake eta Lüpertz.