Laburpena
p Oinarrizko bi fasetan eraiki zen Artabene baserria: aurreko aldeko bi herenak XVI. mendearen amaieran, eta atzeko aldea, berriz, XIX. mendearen hasieran. Aurrealdea eraikinak duen garrantzitsuena da, batez ere goialdeko eta mihiztaturiko oholezko herenean; izan ere, horri esker eraikina eskualdeko iraganean oso hedatuta zegoen tipologian sar daiteke, nahiz eta orain horren adibiderik ez eduki. Lehenengo solairuan oraindik gordetzen dute, nahiz eta ez den erabiltzen, oholezko hormetako bati itsatsita dagoen eta pertzei su gainean eusten zien burdinazko gakodun laratz-katea duen beso biratzailedun erdiko sua daukan sukaldea. Etxebizitzarako sarbidea kanpoko aldean dago, egurrezko balkoi txiki batera doan harrizko patin edo harmailadi baten bidez. /p
Sarbidea
p Bediako gunean zehar doan N-240 errepide nagusitik abiatuta, Ibaizabal ibaiaren gaineko zubia zeharkatu behar da, Ugarte–Eroso auzorantz jota. Artabene baserria errepide nagusiaren ondoan dago. /p
Helbidea
p Eroso Auzoa. /p
PDF Dokumentua
Artabene Baserria
Ordutegiak
p Jabetza partikularrekoa da. Ezin daiteke barruko aldea bisitatu. /p
Estekak
Itzuli