Gueñeseko Andra Mari eliza monumentu itxurako obra bat da; eraikuntza lanek XVI. mende osoa iraun zuten. Bere historia luzean bi estilo ezagutu zituen: gotikoa, mailakatu eta atalkatua, hasierako planteamenduan (lehenengo zatia eta portada) eta Errenazimendua, zutabedun eliza edo areto elizako soluzio unitariokoa (tenpluaren gainerakoa). Aipamen berezia hegoaldean irekitzen zaion Errege Katolikoen estiloko portada ederrak merezi du (Ca. 1515). Eliza, gainera, altzaritan ere oso aberatsa da; bereziki aipagarria erretaula nagusia da, XVII. mendeko estilo barrokoaren faserik zorrotz eta klasizistako monumental eta goiztiarrenetakoa.
Gueñesko administrazio gunean, Udaletxetik hurbil.
Euskadi plaza, 7.
Meza orduetan ikus daiteke.