Colina jauregia

Argazkiak
Laburpena

Lanestosako Colina jauregia eraikin barrokoa da, 1761 inguruan eraikia. Fatxada baoek markatutako hiru ardatzetan antolatuta dago; atalburudunak dira, plaka lauko markokoak, etxeko solairuen definizioan ere agertzen den elementua delarik. Fatxadaren erregulartasuna ez da zurruna, sarbideko arkuetako bat ezkerretarantz alboratzen baitu. Eskuineko arkuaren gainean, goialdean, areto nobleko balkoia ageri da eta, haren gainean, teilatupean, armarria dago, tamaina moderatukoa.

Sarbidea

Lanestosa udalerrira Ramales de la Victoriatik joan daiteke, N-629 errepidetik; edo Karrantzatik, BI-3622 toki errepidetik. Errege kalea elizaren albo batean hasten da.

Helbidea

Errege kalea, 13.

PDF Dokumentua

Colina jauregia

Ordutegiak

Jabetza pribatua da.


Estekak
Itzuli