Jasokundeko Andra Mari Durangaldeko eskualdeko elizarik interesgarrienetako bat da. Nabe bat du, hiru tartetan banatua, buru oktagonalaz hornitua eta oinetan oso dorre lerdenaz errematatua. Bertako gangaren zurezkotasuna (XVI) nabarmentzen da, zurezkoa da eta; baina egitura harrizko ganga gotikoenaren antzekoa da. Era berean, bertako altzarien aberastasuna nabarmentzen da, erretaulak eta organoa bereziki. Erretaula nagusia XVII. mendekoa da, beraren estiloa apaingarri urriko estilo barrokoa da eta zur polikromatuan eginda dago. Era berean, alboko erretaulek interes handiko pieza batzuk hartzen dituzte, hala nola, Arrosarioko rococoko taila fin-fina. Organoa, kalitate handikoa, Bizkaikorik zaharrenetakoa da.
Durangotik etorrita, Mañari udalerrian sartu eta harrobiak pasatu bezain laster, gure eskubian dagoen seinale batek eliza non dagoen erakusten digu.
C/ Andra Mari, 3.