Tabirako San Pedro eliza

Argazkiak
Laburpena

Erdi Aroko San Pedro eliza bere legendazko argi-koroarengatik eta bere balio artistikoengatik eta altzari-aberastasunarengatik nabarmentzen da. Beraren egiturako elementu arkaiko batzuek tenpluaren antzinatasunari buruzko ideia faltsua ekar dezakete. Egin-eginean ere, tradizioaren arabera, Tabirako Durangoko parrokia izan zen XII. mendean. Hala ere, eraikina XV. mendearen bukaerako edo XVI.aren hasierako berant gotikokoa da. Eraikina, apala, planta angeluzuzenekoa da eta harlangaitzez eta silarriskaz prestatuta dago. Kanpoaldeko xumetasun hori barruko joritasunaren ezberdina da. Izan ere, Tabirak, koru interesgarri bat ezezik, barnean harturik ditu kalitate nabarmeneko eta jatorri ezberdineko koadroz eta eskulturaz betetako benetako museo bat ere. Erretaula nagusia nabarmentzen da, manierismo erromanistari dagokion eta taularen gainekoa den margolan nabarmena dena; baita XIV. mendeko Andra Mari eta Bosgarren Angustiaren zur polikromatuzko triptiko errenazentista bat ere.

Sarbidea

Durangoko erdialdetik irtenda Agustinalde kaletik Gasteizerantz. Biribilune batera helduko gara bertan ikur batek Tabira eliza non dagoen erakusten digu. Eraikina ezkerraldean dago, parkearen ondoan.

Helbidea

Tabira auzoan.

PDF Dokumentua

Tabirako San Pedro eliza


Estekak
Itzuli