Andikonako Andra Mari santutegia

Argazkiak
Laburpena

Andikonako santutegia gure ondareko altxor txikitzat hartzen da. Izan ere, zoragarria da eta Oitz mendi ederrean kokatuta dago. Eraikina 1520koa da, estilo gotikokoa, oso neurritsua eta harmoniatsua, Euskal Herriko XVI. mendekoen modura. Nabea hiru tartekoa da, buruan sakristia bat dago eta, hegoaldeko alboan, atari bat ikus dezakegu. Landa-tenpluetan ohikoa zen bezala, hark ez du dorrerik, kanpai-horma bat baizik. Oinetan koru altua dago, Berrizko San Joan Ebanjelarikoaren erreplika apala. Barruan erretaula barrokoa nabarmentzen da. Andikonak gaur egun agertzen duen itxura 1949ko zaharberriketarengatikoa da.

Sarbidea

Berrizetik Markinarantzako bidea hartuko dugu eta San Lorenzo baseliza eskumatik pasatuta, ezkerraldean dagoen sahiesbidea eta “Andiko Auzoa” seinalatzen diguna hartuko dugu.

Helbidea

Andikona auzoan.

PDF Dokumentua

Andikonako Andra Mari santutegia


Estekak
Itzuli