Arana jauregia

Argazkiak
Laburpena

Arana jauregiak ezberdintasun nabarmenak erakusten ditu Bizkaiko landalur edo hiriko beste edozein eraikinen aldean. Alde batetik, jauregiaren aspektu formal exotikoak aipa daitezke; beste alde batetik, etxe osoaren egoitzazko izaria nabarmentzen da, luxuzko landetxe eta jolasaldirako finkatzat jotzen baita. Jauregia 1852. urtekoa da eta hagitz nabaria da haren lengoaia kultua, Bizkaian ohikoa zenaz bestelako neoklazismo dekadentea erakusten baitigu; izan ere, jauregiaren formak II. Inperio frantseseko estiloa iradokitzen du, orduan indarrean zegoen isabeldar estiloa baino areago. Fatxada ekialderantz zabaltzen da, eta bost bao-ardatzetan eta argiro hierarkizatutako hiru solairutan egituraturik dago, nobleena tartekoa delarik. Lorategian, magnolio zaharrez hornitua, jolaserako erabiltzen zen urmaela eta ertzetan zuhaitzak dituen bidezidorra ikus daitezke oraindik ere.

Sarbidea

Jauregia Durango-Urkiola errepidearen ezkerraldean dago, Izurtza udalerriaren barruan.

Helbidea

Elizalde auzoa, 23.

PDF Dokumentua

Arana jauregia

Ordutegiak

Jabetza pribatukoa da. Kanpoko ikuspegia soilik.


Estekak
Itzuli