Idibaltzagako Andre Maria eliza

Argazkiak
Laburpena

Idibaltzagako Andra Mari elizbururik gabeko eliza angeluzuzena da, Errigoitiko erdialdetik nahikoa urrun eraikitakoa. Elementu aipagarrienetakoa elizako portada da, arkitektura errenazentistaren eredu ederra. Idibaltzagak eliza kolumnarioaz duen itxura XIX. mendeko fikzioa da, 1816. urtean egindako berrinterpretazio neoklasikoa, alegia. Barrualdeko jarduketak erretaula nagusia ere ukitu zuen. Erliebeak, Antonio de Alloitizek tailatutakoak, berriro aprobetxatu ziren. Oso ezaguna izan zen Bizkaian Gorputz Santue, haren kaperan kutxa batean kontserbatzen den hilotz usteldugabea. Eta, era berean, oso ezaguna izan zen Idibaltzagako ertaroko legendaren erliebe txikia. Bertan Ama Birjina eta bi idi ageri dira, bata beltza eta bestea zuria.

Sarbidea

Gernikatik sei bat kilometrora, errepide seinaleztatutik. Mendiskaren gainean Eleizalderako saihesbide seinaleztatua hartu behar da.

Helbidea

Eleizalde auzoa.

PDF Dokumentua

Idibaltzagako Andre Maria eliza

Ordutegiak

Mezen ordutegian bisitatu ahal da.


Estekak
Itzuli