Anunzibaiko zubia

Argazkiak
Laburpena

Zubia, Anunzibai familiak bertan zeukan burdinola ibaiaren bestaldetik zegoen Errege-bidearekin lotzeko eraiki zen. Ingeniaritza aldetik oso lan bitxia da. Harrizko bi lehoiren irudiak daude bertan, baina bereziki nabarmentzekoa da garaitza-arku sakratua; arkuaren gainean hiru irudiz osatutako garezur-ganga aurkitzen dugu. Zubian jabearen eta aliantzen armarriak daude; baita bi inskripzio ere. Horietariko batean 1741an zubia egiten ari zen Martín de Larrea hargina aipatzen da; eta bestean lanaren sustatzailea izan zen Ignacio de Aranda jauna, Falceseko Markesa. Gainera, Antonio de Vega diseinugileak Falceseko Markesarekin, 1731ean, sinatu zuen lan-kontratua ezagutzen dugu. Seguruenik, maisu menditar hori izango zen proiektuaren benetako arduraduna.

Sarbidea

Bilbo-Gasteiz autopistan goazela “Areta-Llodio” izeneko irteeratik atera. Ordainlekua igaro eta berehala, bidegurutzea baino lehen, “Anuntzibai-Usi” jartzen duen eskuinalderako bide bat hartuko dugu, eta bertatik ikusgai dugu jadanik zubia.

Helbidea

Anunzibaiko auzoa.

PDF Dokumentua

Anunzibaiko zubia

Ordutegiak

Kanpoko aldetik ikus daiteke.


Estekak
Itzuli