Olabarrietako Santo Tomas Eliza

Argazkiak
Laburpena

Zeberioko eliza edo, hobeto esanda, beraren nukleoa, gotikotzat har daitekeen elementua dugu, XV. mendeko amaierakoa, eta hurrengo mendeetan apurka-apurka joan zen osatuz. Nabea ez dago agirietan jasota baina bai, ostera, korua, errenazentista bera, eta Domingo de Iturrietak, 1576.ean egina. Bai eta gainontzeko alderdi nagusiak ere: la sakristia, 1746.az geroztik Juan Bautista de Ybarrak jasoa, eta dorrea –garrantzi handik elementua bera -, Gabriel de Capelasteguik 1765.ean eginiko lana. Elizaren ataria leku askotara zabaldua, Martín de Gorostizak izenpetuta dago 1628.ean. Barnealdeari dagokionez erretaula nagusia nabarmendu behar da, Martín Ruíz de Zubiateren tailu eta erliebeekin, 1592; eta batez ere, sakristian dagoen parroki museo txikia, mota horretan Bizkaikoen artean jendeztatuena baita.

Sarbidea

Zeberiora Ugao-Miraballesetik iritsita, eliza ikusiko dugu eskuma aldean, nahikoa altu bidearekiko. Oso aldapatsua den bide bat hartuta helduko gara bertaraino.

Helbidea

Elizondo auzunean, z/g

PDF Dokumentua

Olabarrietako Santo Tomas Eliza

Ordutegiak

Itxita egoten da. Beaskoetxe baserrian, Olabarrietako frontoiaren ondoan, eska daiteke giltza.


Estekak
Itzuli