Zeberioganako Gure Amaren Baseliza Santutegia

Argazkiak
Laburpena

Zeberiogana herritarren artean ondo sustraitutako santutegia dugu, eta balio etnografiko handiagoa erakusten du artistikoa baino. Santutegiaren tamaina nabarmentzekoa da, eta batez ere bere koru artistikoa; azken horrek mudejar estiloa eredutzat harturik. Karelean, ferra-arku profilezko sarraila-begien antzeko hutsuneak daude. Egurrezko zutabeen gainean dagoen eta estilo herrikoia duen atariak inguratzen du santutegia; eta zutabeok, aurrealdean ere egurrezkoak dira. XVI. mendearen hasieran jar genezake tenplu honen eraikitze-data baina koruko lana ez da agirietara agertzen, ez eta eraikineko beste toki batzuk ere eta, horrela, pentsatzekoa da Erdi Aroan aurki litekeela beraren jatorria. Santutegi barruan zeramikazko ontzi oso interesgarriak daude; XIX. mende hasierako inskripzioak dituztenak, alegia.

Sarbidea

Ermitabarriko baselizatik, BI-3524 errepide nagusiaren ondoan eta Santo Tomas parrokiatik hurbil dagoenetik, ezkerrera joko dugu eta Zeberioganara iristeko aginduak jarraituko ditugu izen hori duen gainera heldu arte.

Helbidea

Zeberiogana auzunean.

PDF Dokumentua

Zeberioganako Gure Amaren Baseliza Santutegia

Ordutegiak

Itxita egoten da. Olabarrietako frontoiaren ondoko Beaskoetxe baserrian eska daiteke giltza.


Estekak
Itzuli