Udiarragako Santutegia, egun ezagutzen dugun moduan, 1776an Juan de Iturburu hargin bizkaitarrak proiektatutako eraikina da. Horrela, garai hartan, erdi aroko santutegi zaharra jatorriko kokalekutik egun ezagutzen dugun tokiraino lekualdatu zen. Nahikoa tamaina handiko eraikina dela esan behar dugu, eta euskal arkitektura barrokoan eten gabe agertzen zen ezaugarriei lotu zitzaien: eraikin soila da, nahiz eta kalifikazio horretatik hanka egiten duen nolabait fatxadak, horma-bularrak xaflaztatzeko erabilitako erari esker, eskualdean antzeko beste kasu batzuk ere aurki daitezkeelarik: Zeberiogana eta, batik bat, Ermitabarri (biak ere Zeberion). Andra Mariaren irudi gotikoa aspalditik dago mutilatua, eta Bizkaiko inguru hauetan barroko apainduradunaren hastapenak markatu zituztenetakoa izaki, altzari interesgarri gertatzen den erretaula nagusian kokatzen da.
Hirigunean bertan dago santutegia.
Udiarraga kalean, z/g.
Udiarragako Gure Amaren Santutegia
Itxita egoten den arren, santutegiaren ondoan bertan dagoen abadetxean izaten dituzte giltzak.