Santiago de Arechaga jaunak sustatuta, familiaren etxe zaharraren orubearen gainean eraiki zuen Alfredo Acebal arkitektoak, 1910ean, Aretxaga txaleta. Ubideako proiekturako proposatu zuena, ingeles estiloko ariketa txit bikaina, Arkitekturako Sari Nazionala bere esku jarri zuena, izan zen. Aukeratu ziren aldakiak Old English eta Reina Ana estiloak izan ziren; halaber, hiru elementuren arteko konbinaketa dugu: estalkien diseinu konplexua, Triangelu erako zenbait hastial tarte-jartzearen eta maldaren gradu altuaren emaitza; gorriz margoturiko itxurazko egurrezko armazoien erabilpena; eta azkenik, eraikinaren ezaugarria den irregulartasun eta asimetria. Txalet honetatik oso hurbil berreraiki zuen Santiago de Aretxagak Madalenaren baseliza, hondatuta baitzegoen. Gasteizeko Fausto Íñiguez de Betolaza arkitektoak idatzi zuen proiektua 1906.ean, estilo eklektikoa erabilita.
Ubideko gune nagusian dago txaleta, Gasteizerako irteeraren ondoan.
Madalena Kalea.
Jabetza pribatua da.