Areatzan egun dagoen Errukiñe kaleko 2. zenbakian, 1525. urte inguruan eraiki zen eraikuntza bat daukagu. Eraikinak Areatzako hiri-bizitzetan, baita Bizkaikoetan ere, berrikuntza nabarmena ekarri zuen. Hauxe dugu herrialdean gorde diren antzinako hiri-etxe urrietako bat eta, arkitektura-egitura sasoi berekoek zeukatenaren parekoa zela ziur jakinagatik ere, ez-ohiko gertatzen dira fatxadan ikus daitezkeen apaingarriak, estilo gotiko berantiarrean paraturiko igeltsuzko xaflez eginikoak baitira. Horrela, solairu noblea eta ganbarako karela elkar gurutzatzen duten zirkuluen irudiak, eta laukietan biribilek uzten zituzten triangeluetan landare muinak eta luneta sekanteetan arrain-puxikak osatzen dituen erliebedun igeltsuzko xaflen bidez daude apainduta.
Areatzako plaza nagusiko, Gudarien Plazako hegoaldeko irteeran dago, Errukiñe kalearen hasieran.
Errukiñe kaleko 2 zenbakian.
Fatxada kaletik ikus daiteke, baina ez dago, ordea, barruko aldea bisitatzerik, jabetza pribatukoa delako.