saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Plaza

Argazkiak
Laburpena

Gudarien Plazak, garai ezberdinetako eraikin zibil batzuk biltzen ditu, interesgarri geratzen den hiri-multzoa osatuz. Bertan altxatutako eraikinetan antzinakoena Cortázartarren edo Riscalekoen Jauregia da, berau, XVI. mende bukaera eta XVII. mende hasiera bitartekoa. Aurrealdea da nabarmenena, XVIII. mendeko bigarren erdiko pinturez apainduta baitago. Alkatxofaren Iturria funts doriar lerdena da eta goialdean izen bereko barazkia du. Proiektu hori Martín de Saracíbar Gasteizeko akademikoak sinatu zuen 1851n. Eskola zaharren eraikina, ordea, eraikuntza neoklasiko soil eta ikaragarria da, eta kontuan hartuz eraiki zen garaia, ikuspegi arkaikoa aurkezten du. 1862an eraiki zen Arratiako arkitektoa zen Pedro Luis de Bengoechearen diseinutik abiatuta.

Sarbidea

Areatza Hiria N-240 errepidearen ondoan dago (Barazarreko mendatean zehar, Bilbotik Gasteizera doan errepidea). Hirigune Historikoaren erdi-erdian dago Plaza.

Helbidea

Gudarien Plaza.

PDF Dokumentua

Plaza

Ordutegiak

Edozein unetan ikus daiteke.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia