Dimako hilerriak eguzki aldera eta haranera begira eta maldan dagoen gune zabala du. Terrazak osatzen ditu lurrak eta hilobiak –zulo erakoak dira - terraza horietan daude eginda. Sarrera eta kapera lotzen dituen eta terraza-eraketa horretan zehar joan ahal izateko eskailerak tartekatzen dituen erdiko kale batek bi erditan banatzen du hilerria. Horrela, bi elementu nagusi nabarmendu behar dira: beheko aldean dagoen atea edo sarbidea, eta goiko aldean eraiki zen kapera. Garaipen-arku ateburuduna da sarrera, pausu bakarrekoa, inguruan pilastra kuxinduradunak dituena, bai eta friso laua eta Golgota mailakatu baten gaineko gurutzea ere. Dena dago kareharrizko silarri urdinez eginda, estilo neoklasiko soilean. Klasizismoaren adibide are bikainagoa dugu kapera. Aurreko aldeko fatxada, tenplu greko baten imitazioa da, ordena doriar erromatarraren tetrastiloa, Bizkaian garai bereko beste nekropoli batzuek izan zuten batzuenaren antzekoa. Cristóbal de Bernaola akademikoaren lana dugu Dimako hilerria, 1841ekoa alegia.
Barazarreko mendatetik igarota, Bilbotik Gasteizera doan errepidetik abiatuta hel daiteke Dimara. Igorre herrira heltzen garenean, ezkerretara doan bide bat hartu behar da. Dimara iritsita, parrokia-elizaren ondoan aurkituko dugu hilerria.
Elexalden, z/g.
Zabalik egoten da.