saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Arenazako kobazuloan pintaturiko irudiak

Argazkiak
Laburpena

Arenazako leizeko barruko santutegian, nora eguzki argirik heltzen ez den, galeria zentral bat eta barrurago dagoen aretotxo bat daude. Aretotxoaren apaindura orein emeen irudiez soilik eginda dago. Beste eredu batzuekiko antzekotasunean oinarrituta, zentzuzkoa da kultura magdaleniarreko fase zaharrenean (k.a. 14.000 urte aldera hasia) pintatu zituztela pentsatzea. Erdiko galeriaren apainduran lerro gorriz eta gainjarritako grabatuz egindako zezen irudi bat eta santutegiaren gainerakotik oso urrun dagoen aldean galdutako beste irudi batzuen hondarrak daude. Bai formarengatik bai jarraitutako lerro teknikarengatik, orein emeen desberdina da, eta horrek garai berean pintatu ziren ala ez zalantzan jartzeko bidea ematen. Baina elkarren antzekotasunek iradokitzen dute ez direla oso urrun egongo.

Sarbidea

San Pedro plazatik (Galdamesko administrazio gunea) joan eta eskuinetara basabidea dago; 250 m ibili ondoren, eskuinetara dagoen lehenengo desbideratzea hartuko dugu; hori gorantz doa, kobazuloa baino 15 metro inguru beheragoraino.

Helbidea

San Pedro auzoa.

PDF Dokumentua

Arenazako kobazuloan pintaturiko irudiak

Ordutegiak

Ikertzaileak soilik sar daitezke.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia