Astolako entzutegi eta espetxea

Argazkiak
Laburpena

1576. urtean, Astolako etxea Durangoko Merindadeko gune politiko-administratiborik garrantzizkoenetariko bat bilakatu zen, bertan jarri baitzituzten entzungela eta espetxea. Egungo eraikina 1784. urtean burutu zen zaharberrikuntzaren emaitzakoa da. Etxea oin-plano lauangeluarreko bolumen zabal trinkoa da, harlangaitzezko hormak eta hiru solairuko egitura dituena. Beheko solairuan ukuilua eta zalditegia zeuden. Solairu nagusian gizonezkoen espetxea, entzungela eta Merindadearen Tenientearen gela jarri zituzten. Azkenik, ganbaran emakumezkoen kartzela instalatua zegoen. Eraikinak, duela gutxi jatorrizko harria azalarazi duen lan bati esker eraldatu baita, itxura herrikoia du, landalurrari lotua, eta ongi artaturik dago.

Helbidea

Astola auzoa, 26.

PDF Dokumentua

Astolako entzutegi eta espetxea

Ordutegiak

Eraikina Gerediaga Elkartearen egoitza da.

Astelehenetik ostiralera bisita daiteke. 15:30tik 18:00ra.


Estekak
Itzuli