Ereño eta Gautegiz-Arteagako udalerrien artean hainbat harrobi zahar daude, nondik Ereñoko gorri edo Bilboko gorri modura ezagutzen den harri mota atera baita. Gorri kolorea jaulkipenetan burdinazko oxidoak ematen dio. Harrobiok duela 2000 urte aurkitu zituzten, Erromatar Inperioaren garaian, eta orduantxe ekin zitzaion apaingarri eta euskarri epigrafiko modura erabiltzeko ateratzeari. Erdi Aroan eta Aro Modernoan ateratzaile eta hondatzaileek ateratzen segitu zuten. Aro garaikidean jada, marmolaren garrantzia Bizkaiko mugetatik kanpo hedatu zen, Italia eta Iparramerikaraino helduz. Ustiapenaren azkeneko fasea 1968 eta 1989 artean izan zen.
Gernikatik Lekeitiorako errepidean daude, Muruetagana izeneko gaina pasatu ostean, Ereño udalerriko mugan.
Andrabide auzoa.
Abandonaturik eta sartzeko mugarik gabe daude.