Zer prozedura erabili behar da Euskara Sustatzeko Ekintza Plana udalerri batean ezartzeko asmotan bagabiltza?
Labur-zurrean azalduta, dena delako udalerriko euskara zerbitzuak Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari igorri behar dio ESEP garatzeko eskaera. Proposamena adostu ostean, udalaren osoko bilkurak onartu behar du eta plana lau urterako balioa izaten du.
Gure udaleko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia edo Euskara Sustatzeko Ekintza Plana aurten bukatzen da. Orain, datorren urteari begira, udalak zer egin behar du?
Lau urteko epe hori burutu ostean, beste plan estrategiko bat diseinatu behar da. Aurreko planeko egitasmoak eta helburu batzuk bete ez badira, beste urte batez luzatu ahal izango du udalak plana Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari luzapenaren berri eman eta gero. Plan estrategiko berria Euskara Sustatzeko Ekintza Planean oinarritu beharko da.
Alkarbiden parte hartzeko, zer egin behar da?
Alkarbiden Bizkaiko edozein udalerritako euskara zerbitzuk parte hartu ahal du. Hala ere, euskara zerbitzurik ez balego, euskara gaietaz arduratzen den langileak Alkarbideren laguntza jasoko luke. Esan beharra dago, 5000 biztanle baino gutxiago duten udalek Alkarbideren bitartez aholkularitza jaso ahal dutela euskara gaietaz
Nola jarri ahal naiz Alkarbiderekin harremanetan?
Alkarbide bilguneko idazkaritza teknikoko ordezkariekin harremanetan jartzeko honako helbide honetara idatz dezakezu: alkarbide@bizkaia.eus edota 944 152 252 telefonora deitu.
Zer egin behar dut Agerkaria nire posta elektronikoan jasotzeko?
Oso erraza da. Alkarbide bilgunera (alkarbide@bizkaia.eus) mezua bidali behar duzu eskaera eginez eta orduan adieraziko dizkizugu zeintzuk datu behar ditugun.