saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Agerkaria

Informazioa

Alkarbide: Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea

Agerkaria
85. alea
2013ko abendua

 
Urte berri on!
+

Dagoeneko, hamalaugarrenean murgiltzen hasi gara eta urtero egiten dugun legez, urte zaharreko kontuak zuritu eta berrikoak lantzen hasita gaude. Horietan guztietan lagun izango gaituzue Alkarbide bilgunearen Idazkaritza Teknikoa nahiz Batzorde Eragilea osatzen dugun kideok eta espero dugu ondo amaitu izana urte zaharra eta hobeto hasi izana berria.

Argazkiak ikusi

zorionak.jpg

Bizkaiko Foru Aldundiaren 2014ko diru-laguntzak
+

Urtea amaitzeaz batera, udalek, udal erakunde autonomoek eta mankomunitateek 2014ko ekitaldian euskara sustatu, zabaldu edo normalizatzeko egingo dituzten jarduerei laguntzeko deialdia argitaratu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Aipatutako deialdia arautzen duen dekretua (190/2013 FORU DEKRETUA, abenduaren 10ekoa) abenduaren 13ko BAOean argitaratu da eta guztira 1.115.000 euro banatuko ditu BFAk diru-laguntzetan.

Eskabideak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 2an hasi eta urtarrilaren 31n amaituko da.

Era berean, gogorarazi nahi dizuegu 2014ko otsailaren 28a duzuela azken eguna 2013an eskatutako eta jasotako diru-laguntzak justifikatzeko.

Argazkiak ikusi

vertical.jpeg

Alkarbideren urteko balantzea
+

Urtero legez, urte amaieran koordinatzaileen batzarra egin genuen bilgunearen urteko balantzea egiteko. Horretarako, aldez aurretik, teknikarioi balorazioa egiteko orria bidali genizuen. Balorazioetan, besteak beste, honakoak jaso ditugu:

Koordinazio atalari dagokionez, koordinaziorako biderik erabiliena posta elektronikoa izan da. Egitasmo guztiak bertatik bideratzen direnez, azkenean biderik errazena izaten ohi da teknikariontzat. Web guneari dagokionez, Alkarpost zerbitzua da gutxien erabiltzen dena baina ondo baloratzen da erabiltzen denean erantzunak asko eta azkar jasotzen direlako. Agerkariari dagokionez, agertzen diren berriak batzutan atzeratuak izaten direla aipatu da, hortaz, beste modu batera bideratzea aztertzen ari gara. Proiektugintzari dagokionez, aurten egindako egitasmoei buruz egindako ohar gehienak positiboak izan dira.

Azkenik, hurrengo urtera begira proiektuen kalitateari eta eragingarritasunari eutsi egingo zaio datorren urteko aurreikuspen ekonomikoak aintzat hartuta. Prestakuntzan, berriz, teknikariek teknologia berrien gaineko trebakuntza eskatu dute eta eskaera bideratzeko ahaleginak egingo dira.

Goian aipatutako balorazio horiek sakonago aztertzeko 2013ko Jardueren Txostena jarriko dugu Alkarbideren web gunean, baita koordinatzaileen batzarrean esandakoak jasotzen dituen akta ere.

Argazkiak ikusi

Jarduera txostena irudia_001.jpg

Korta, Sestaotik Oriora euskaraz bogan
+

Aurreko urteetan bezala, gazteen artean euskararen erabilera sustatze aldera, 2013an motibazio hitzaldiak antolatu dira Bizkaiko zenbait udalerritan. Hizlaria Jose Luis Kosta izan da eta abenduan zehar gazteen artean ezaguna den arraunlarien patroiak hainbat hitzaldi eskaini ditu. Hitzaldion helburuak izan dira euskaraz dakiten gazteak euskara erabiltzera bultzatzea eta giro atseginean euskara naturaltasunez erabiltzea.

Hitzaldiek ordu beteko iraupena izan dute eta Jose Luis Kortak bere bizitzan eta arraun munduan euskararekin izan duen harremanaren gainean hitz egin du. Gero, gazteek galderak egiteko tartea ere izan dute elkarrizketaren bidez gazteek euskara naturaltasunez egiteko aukera izan dutelako.

Orain arte jasotako balorazioak, teknikariena zein ikastetxeena, positiboak izan dira; alde batetik, jendea biltzen duelako eta bestetik, gazteek egungo gaiak ere euskaraz egiteko aukera dutelako.

Argazkiak ikusi

Jose Luis Korta.JPG

Herrietako ekintzak

Abadiño

Barrizten elkarte kulturalak, Abadiñoko Udalarekin elkarlanean, lehen Piropo lehiaketa euskaraz antolatu du. Ekintzaren helburua da euskararen literatur erabilera bultzatzea era ludikoan. Parte hartzaileak 18 urtetik gorakoak izan behar dira eta proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte urtarrilaren 13a arte. Epaimahaiak sortzeko ahalmena eta originaltasuna izango dute kontuan saria ematerako orduan. Era berean, ez dira hizkuntza sexistadun proposamenak onartuko.

Muskiz

Muskizko Udalak erakundea euskalduntzeko euskara plana onartu berri du. Planaren helburua da herritarrei udaleko zerbitzuak eta informazioa euskaraz ere eskaintzea. Horretarako langileen euskalduntzean egingo dute indar herritarrei beraien hizkuntza eskubideak bermatzeko.

Ermua

Ermuko Berbalagunek eta Merkatari eta Ostalarien Elkarteak Berbataldeak egitasmoa sortu dute. Egitasmoaren helburua da herriko merkatari eta ostalariek Berbalagun ezagutzea eta beraien arloko talde bat sortzea euskararen erabilera areagotzeko. Dagoeneko talde bat sortu da eta ostiral eguerdietan biltzen hasi dira.

Durango

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak ‘Euskara enpresa munduan’ enpresa topaketa antolatu zuen abenduaren 12an eta bertan izan ziren arlo horretan eredu diren Laudioko Gometegui eta Durangoko Ona Electro Erosion enpresetako ordezkariak. Beraien esperientzien berri eta hizkuntza kudeaketa egokiak enpresei ematen dizkien onuren gainean berba egiten aritu ziren.

‘Beharsarea’ Buber sarietan
+

Buber sariek interneteko web gune eta blog onenak saritzen dituzte eta aurten Alkarbide bilgunetik koordinatzen dugun Beharsarea egitasmoa ‘Euskara ondoen sustatzen duen weba edo aplikazioa’ kategorian finalista izan dugu. Ez du garaikurra lortu baina izan diren hainbat proposamenetatik lehenengo hiruren artean egotea guretzat sari handia da.

Eskerrik asko bozketan parte hartu duzuen guztioi!!!

Argazkiak ikusi

logo-beharsarea.png

Bikain sariak
+

Pasa den abenduaren 17an BIKAIN ziurtagiria jaso zuten 36 enpresa eta erakundek. Bikain, euskararen katiltate ziurtagiria, publikoa eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak ematen duena eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen dituena. Erakunde horiek talde ebaluatzaile batek berariaz egindako ebaluazio-prozesua izan dute. Halaber, ebaluazio-txosten bana jaso dute beraien indar-guneak, zer-hobetuak, gomendioak eta puntuazioa azaltzen dituena. Aurten banatu diren ziurtagiri horietatik 9k goi-mailako urrezko Bikain lortu dute; 16k tartekoa den zilarrezkoa eta gainontzeko 11k oinarrizkoa.

Argazkiak ikusi

entrada10.gif

‘Blogetan’, euskarazko blogen lehiaketa
+

Azkue Fundazioak, Argia aldizkariarekin elkarlanean, euskarazko blogen lehiaketa antolatu du. Helburu nagusia euskal blogarien presentzia handitzea da, eta, era berean, euskarak sarean leku gehiago izatea. Partaideen lana saritu egingo da eta blogaririk onenak hautatuko dira interneteko erabiltzaileen bidez eta, azken hautuz, epaimahaiaren bidez.

Argazkiak ikusi

blogetan.png

  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza
  • Euskadiko Udalen Elkartea