saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Agerkaria

Informazioa

Alkarbide: Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea

Agerkaria
68. alea
2012ko martxoa

 
Eman giltza: sari banaketa
+

Eman giltza-Háblale, escúchale! egitasmoa 2011n bideratu zuten Bizkaiko 37 udalerrik eta 3 mankomunitatek. Kanpainaren euskarri nagusietako bat www.emangiltza.com web gunea da eta abian jarri zenetik hainbat gurasok erabili dute euren zalantzak edota kezkak argitzeko. Web gunean, beste atal batzuen artean, gurasoen iritzia jasotzeko atala dago; eta iritzia emateko inkesta bete duten gurasoen artean lau sari zozketatu dira; hona hemen irabazleak:

- 1. saria: EAEko Nekazalturismo edo Landa-etxeren baten 4 lagunentzako egonaldia. Balmasedako guraso bati egokitu zaio.

- 2. sariak: Euskarazko jolasen 3 sorta (sorta bakoitzak 100 euroko balioa du). Arrigorriaga, Bilbo eta Galdakaoko hiru gurasok sorta bana jaso dute.

Sari horiek banatzeko Galdakaon, Balmasedan eta Arrigorriagan ekitaldiak egin dira. Ekitaldi horietan irabazlearekin batera, arduradun politikoa eta euskara teknikaria egon dira saria emateko. Bilbon apirilean egingo dute sari banaketa.

Argazkiak ikusi

zozketako argazkia.bmp

Gidabaimena euskaraz 2011ko kanpainaren zozketa
+

Martxoaren erdialdean banatu zen Gidabaimena euskaraz 2011ko kanpainako saria. Ekitaldi honen bidez amaiera eman zaio egitasmo honi. Ekimenaren helburua gazteak gidabaimena euskaraz ateratzera bultzatzea da eta, horretarako, udal batzuek azterketa euskaraz prestatu eta egitea erabakitzen duten 18 eta 23 urte bitartekoei diru-laguntza eman diete, baita institutuetan informazioa eskaini ere. Kanpainan Arrigorriaga, Erandio, Getxo, Igorre eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak parte hartu zuten eta udalerri horietako 48 gaztek gainditu zuten gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz.

Irabazlea Getxoko Gorka Saitua gaztea izan da eta Europan zehar 22 egunez beste hiru lagunekin batera ibiltzeko saria irabazi du. Sari banaketa Getxon egin zen eta bertan, irabazlearekin batera Getxon azterketa euskaraz egin zuten hainbat gazte ere egon ziren. Saria Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria den Miren Dobaranek eman zion eta gidabaimena euskaraz ateratzeko interesak gora egin duela adierazi zuen. Ildo berean, Miren Dobaranek jakinarazi zuen 2012an Aldundiak euskarazko prestakuntza eskainiko diela autoeskoletako irakasleei.

Bestetik, Koldo Iturbe Getxoko Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotzia ere sari banaketan egon zen eta aurten ere kanpainan parte hartzeko konpromisoa adierazi zuen. Esan beharra dago, beste udalerri batzuek ere interesa jarri dutela egitasmo hau aurten ere aurrera ateratzeko.

Argazkiak ikusi

carnet_euskara.jpg

Merkataritza euskalduntzen Ugao-Miraballesen eta Arrigorriagan
+

2003 urtetik hona Ugao-Miraballesko 50 establezimenduk izenpetu dute euskararen erabileraren normalizazioa lortzea helburu duen Merkataritza Euskalduntzen izeneko hitzarmena. Horrela, herriko merkatari eta ostalariek euren eguneroko jardunean euskararen erabilera normalizatzeko konpromisoa azaldu dute kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak errespetatuz.

Urteko memorian azaldu dutenez, establezimenduetako 10 langiletik 4k euskara menperatzen du, hau da, % 41 euskalduna da. Kanpo erabilerari dagokionez, errotuluen % 59,5a eta iragarkien % 59a euskaraz daude eta lehen agurra erdiek egiten dute euskaraz. Hala ere, barneko harremanetan % 1ek bakarrik erabiltzen du euskara.

Ondorioz, euskara zinegotziaren esanetan % 71k euskara kalitate onez erabiltzen du. Horiek horrela, hitzarmen honek aurten ere aurrera egingo du herrian eta udal administrazioak hainbat tresna eskaintzen jarraituko die kanpainari atxikita dauden saltokiei: itzulpen eta zuzenketa zerbitzua, hastapeneko on-line ikastaroak eta administrazio agiriak.

Beste alde batetik, Arrigorriagako Udalak ekimen bat jarri du martxan Euskara Arrigorriagako Merkataritzara egitasmoaren barruan, euskararen erabilera bultzatzen jarraitzeko herriko merkataritza esparruan. Egitasmoa orain dela hainbat urte jarri zen martxan eta, besteak beste, zapata-dendak, fruta-dendak, okindegiak, arrandegiak edo harategiak daude egitasmoari atxikita gaur egun. 2012an, berriz, mertzeriak, arropa-dendak, gozoki-dendak eta farmaziak izango dira hartzaileak.

Argazkiak ikusi

20120321_Euskara-merkataritzara.jpg

Gazteen artean euskararen erabilerari buruzko azterketa Getxon
+

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako gazteen artean hizkuntzaren gaitasuna, erabilera, jarrera, iritzia eta interesa jakiteko asmoarekin, Getxoko Udala azterketa soziolinguistikoa egiten ari da udalerriko ikastetxeetan. Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotzia den Koldo Iturbek adierazi du ikerketa hau udala une honetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusi berria diseinatzeko egiten ari den lanaren baitan kokatzen dela eta oso garrantzitsua dela gazteen jarrera zein den jakitea, ondoren, euskararen erabilera sustatzeko ekimen eta jarduera egokiak antolatu ahal izateko. Azterketaren ondorioak udaleko ikastetxe publikoetako eta pribatuetako A, B eta D ereduetako 243 gaztek egindako inkestetatik aterako dira.

Gaiarekin lotuta, Getxoko Udala Nahi dudalako kanpainaren berri ematen ari da DBHko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleen artean gazteak animatzeko xedez. Lanbide Heziketako edo Batxilergoko ikasketak euskaraz egitera animatzen duen  kanpaina hori Alkarbidek bideratu du. Era berean, gurasoek ere kanpainaren berri izango dute gutun baten bitartez. Kanpainaren oinarria www.nahidudalako.com web gunea da eta bertan, bai gazteek, bai gurasoek, kanpainari lotutako hainbat informazio eskuragarri dute. Honi lotuta, Getxoko euskara zerbitzuak hainbat motibazio hitzaldi antolatuko ditu maiatzeko lehenengo asteetan Itxaso Paya bertsolari eta aktorearen eskutik. Getxok ez ezik beste hainbat udalerrik ere parte hartu dute kanpaina horretan.

Argazkiak ikusi

getxoko-udalaren-euskara-zerbitzua_360_01.jpg

V. inkesta soziolinguistikoaren emaitzak
+

Martxo hasieran Hizkuntza Politikarako sailburuordea den Lourdes Auzmendik V. inkesta soziolinguistikoaren emaitzak aurkeztu zituen. Inkestaren arabera, "16 urte edo gehiagoko biztanleen % 32 elebiduna da (2006an baino 2 puntu gehiago), % 17,2 elebidun hartzailea eta % 50,8 erdaldun elebakarra. EAEko elebidunak etengabe ari dira gora egiten. Gaur egun, portzentaje horien arabera, 16 urtetik gorako 600.050 elebidun daude EAEn, 1991n baino 181.000 gehiago". Nafarroako eta Iparraldeko datuak oraindik osotzeko daude eta aurrerago argitaratuko dira.

Datu esanguratsuen artean, esan beharra dago gurea gero eta gizarte zaharragoa dela eta etorkin-kopurua handitzen hasi dela. % 20k 65 urte baino gehiago du, % 14k 15 urtetik beherakoak eta biztanleriaren % 6 etorkina da.

Erabilerari dagokionez, EAEn gero eta pertsona gehiagok erabiltzen du euskara eta gero eta gutxiago dira erdara hutsean aritzen direnak. Biztanleen % 20k euskararen erabilera trinkoa egiten du, hau da, euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen du. Beste % 8,9k euskara erabiltzen du, baina erdara baino gutxiago. Bestetik, ia guraso elebidun guztiek euskara transmititzen dute.

Argazkiak ikusi

v_inkesta_soziolinguistikoa_270.png

Ertaroari buruzko beste bi unitate didaktiko argitaratu dira Gernika-Lumon
+

Gernika-Lumoko euskara sailak Gernikazarra historia taldearekin sinatutako hitzarmena bitarteko, ertaroari buruzko beste bi unitate didaktiko argitaratu ditu. Hitzarmena 2009an sinatu zuten bi alderdiek eta bertan adostu zuten bi urteko epean zortzi unitate didaktiko taxutzea eta lau urteko epean guztiak argitaratzea. Hori horrela, urte horretako Kudeaketa Planean jorratu beharreko esparruetako bat liburugintza izan zen, euskara elikatzeko helburuarekin lotuta, eta aintzat hartutako ekintzetako bat udalerriko ohitura, historia eta gertaerei buruzko argitalpen-bilduma gorpuztea zen. Sinatutako hitzarmeneadela bide 8 unitate didaktiko taxutu dira.

Ez da lehen aldia udalak historia talde honekin lan egiten duena. Elkarlanean “Gernika-Lumo, kalerik-kale” toponimia lana eta “Errenteria auzoko historia liburua” argitaratu dituzte.

Argazkiak ikusi

imagesCAW2I8RH.jpg

Gurasoentzako jolas tailerrak Zierbenan
+

Zierbenako Udalak “Sortzen-Ikasbatuaz” elkartearen laguntzaz, gurasoentzako euskarazko kantu eta jolas tailerra antolatu du, familia bidezko euskara transmisio kanpainaren barruan. Ikastaroa euskaraz izango da baina jolas egokiak egingo dira guraso erdaldunek eta euskara maila baxua dutenek parte har dezaten.

Tailerrak 4-11 urte bitarteko umeak dituzten gurasoentzat zuzenduta dago eta apirilaren 17an eta apirilaren 24an egingo dira kultur etxean. Ikastaroa doan izango da eta kultur etxean izena emateko epea apirilaren 11n bukatuko da.

Argazkiak ikusi

20120315_euskarazfoll.jpg

Oporretan Txangora 2012 Uribe Kostan
+

Aurreko urteetan bezalaxe, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak Oporretan Txangora ekintza antolatu du. Ekintza honen helburua gazteak Aste Santuko oporretan ere euskaraz bizitzea da eta horretarako hiru txango antolatu dira: Karpin Abentura parkera, Zerainera: eztigintza ezagutzera eta bolatokia ikustera eta Bakh izotz pistara (Gasteiz). Irteerak egun osokoak izango dira. Guztira 250 plaza egongo dira mankomunitatean erroldatuta dauden lehen hezkuntzako ikasleentzat eta bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du.

Argazkiak ikusi

iRUDIA_0.jpg

Harrapazank programaren zazpigarren edizioa
+

Bilboko Udalak Harrapazank programaren zazpigarren edizioa antolatu du euskararen erabilera gazteen artean sustatu eta haientzako kultur eskaintza handitzeko. Horretarako, besteak beste, talentuko gazteentzako Harrapazank Eszenatokia lehiaketa antolatu da. Horretan, Bilboko 53 gazte-taldek eman dute izena. Beste alde batetik, Harrapazank Kalea argazki lehiaketa antolatu da azken edizio honetan. Azkenik, Zergatik arropa-markaren eskutik, moda-desfilea antolatu zen martxoaren 25ean, Bilborocken.

Horren guztiaren berri daukazue harrapazank.com webgunean

Argazkiak ikusi

harra-438x278.jpg

  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza
  • Euskadiko Udalen Elkartea