saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Agerkaria

Informazioa

Alkarbide: Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea

Agerkaria
62. alea
2011ko iraila

 
Gailurra non, euskara han!
+

Euskara eta kirola uztartzen dituen Aukeratu zeurea kanpainaren aurtengo edizioaren barruan, Mendizaletasuna jorratuko dugu Alkarbide bilguneko teknikariok Alex Txikon mendizale lemoarraren eskutik.

Euskararen erabilera kirolean sustatzea xede duen aurtengo kanpainan, posterrak eta liburuxkak argitaratuko dira mendizaletasuna eta euskara bultzatzeko familiaren esparruan. Horretarako, poster eta liburuxkez gain, Txikonek hitzaldiak emango ditu Bizkaiko institutuetan, batik bat, DBHko ikasleentzat. Hitzaldietan, euskal espedizioetan euskarak zein leku hartzen duen azalduko du lemoarrak eta kulturartekotasunari buruzko gaiak ere jorratuko ditu.

Euskara eta kirola lotzen dituen egitasmo hau 2009an hasi zen; beraz, hirugarren urtea dauka ekimenak. Hiru urte hauetan hamabi kirol landu dira poster eta liburuxken bitartez eta hainbat euskarri eskaini zaizkie erabiltzaileei euskaraz, berbarako, kirolariak animatzeko esaldiak, sakelako telefonora deskargatzekoak.

www.aukeratuzeurea.biz

Argazkiak ikusi

Txikon_Barrika.jpg

2011-2012 Eskola Agenda
+ Bizkaiko 25 udalerrik (hamasei udal eta mankomunitate batek) hasi berri den ikasturteko ESKOLA AGENDA argitaratu dute mitologia ardatz hartuta, eta lehen hezkuntzako ikasleen artean banatuko dute. Jakina denez, agendaren xede nagusiak euskal kultura sustatzea eta guraso eta ikastetxeen arteko harremanak euskaraz lantzeko tresnak eskaintzea dira.

Eskoletan banatuko den agenda honek Galdakaon hasi zuen ibilbidea orain dela urte batzuk. Gero, Arrigorriaga eta Etxebarrik ere parte hartu zuten ekimenean eta ikasturte honetan 25 udalerritako umeek jasoko dute agenda. Esan bezala, ikasturte honetako agendaren ardatz nagusia euskal mitologia da eta hainbat ipuin eta kondaira irakurri ahal izango dituzte gaztetxoek Martin Galtzagorriren eskutik. Agenda kolorez eta jolasez beterik dator. Antton Irusta haur literatura idazleak egin ditu testuak ekimenean parte hartu duten euskara teknikarien laguntzarekin. Irudiak, berriz, Enrique Morente marrazkilariak.

Egitasmoaren hartzaileak Lehen Hezkuntzako gaztetxoak dira, 6 eta 12 urte bitartekoak, eta guztira 9400 ale banatuko dira ikasturte hasiera honetan 25 herri horietako ikastetxeetan.

Argazkiak ikusi

agenda azala.jpg

Berbalagun egitasmoak Bizkaian
+

Berbalagun egitasmoa euskararen erabilera bultzatu eta indartzea xedea duen egitasmoa da, euskaldun zaharrak edo euskaraz egiteko ohitura duten hiztunak eta euskaldun berriak edo euskaraz ikasten ari diren pertsonak harremanetan jarrita. Ikasturtea hasteaz batera, hamaika ekintza iragartzen hasi zaizkigu berbalagunak, Bizkaiko egitasmoen barruan aritzen diren herrietako egitarauetan.

Gaur egun, Bizkaian, ondoko herri eta eskualdeotan garatzen dira berbalagun egitasmoak (guztira, 30 egitasmo):

Abadiño / Abanto-Zierbena / Arrigorriaga / Barakaldo / Bermeo / Berriz / Bilbo (erdialdea) / Bilbo (Deustua) / Bilbo (Mahatserria) / Durango / Elorrio / Enkarterri / Erandio / Ermua / Galdakao / Gernika-Lumo / Getxo / Igorre (Arratia) / Lea-Artibai / Leioa / Ondarroa / Ortuella / Portugalete / Santurtzi / Sestao / Trapagaran / Txorierri / Urduña / Uribe-Kosta / Zaldibar

 

Argazkiak ikusi

berbalagun.jpg

Dakizuna esan, daukazuna emon
+ Bermeoko Euskera Sailak ahozko transmisioari indarra emateko ekintza berria jarri du martxan, Ipuin lapikoa izenekoa. Itziar Rekalde ipuin kontalariak gidatutako ekimen honen bitartez, oroimena martxan eta mingaina dantzan jarri gura dira, entzundako ipuinak eta kontuak ahora ekarrita.

Ipuin lapikoan, honakoak lortu nahi dira:
- Antzinako kontuak eta kantuak, etxean zein lagunartean esaten zirenak berriro ere ahora ekarri eta erakutsi.
- Liburuetan jasota ez dauden familiako zein herriko kontuak Bermeoko herritarren jakinetan ipini, entzun direnen antzera, berba eginez.
- Bermeoko herria eta bere historia hobeto ezagutu.
- Elkarren artean ondo pasatu.

Ekintza hau irailetik abendura garatuko da, martitzenetan 18:00etatik 20:00etara, Bermeoko liburutegian.

Argazkiak ikusi

ipuin-lapikoa eskuko orria (2).jpg

Izarren distira
+ IZARREN DISTIRA URIBE KOSTAKO GAZTE SORTZAILEEN BILA. Aurten Izarren Distira kasting eta galaz haratago joan eta joango da. Izan ere, gazteek hamaika zaletasun eta irrika dauzkate, eta zaila izaten da behar horiei erantzuteko espazioak topatzea. Hori dela eta, Uribe Kostako Mankomunitateak antolatu duen Izarren Distira ekimenak hainbat ekintza jorratuko ditu azaroa bitartean aipatutakoak asebetetzeko.

KALE EKINTZA
Uribe Kostako gazteek Revolta Permanent rap taldearen bideokliparen grabazioan estra moduan parte hartzeko aukera izango dute.

ERAKUSTALDIA
Azaroaren 12an, erakustaldia izango da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Horretarako, gazteek hautaketa proba baten parte hartu beharko dute. Bertan epaimahai profesional bat egongo da gazteei aholkuak eman eta beraien ikuskizunak hobetzen laguntzeko.

SARIAK
Edizio honetan bi sari banatuko dira. Euskarari saria izango da sari nagusia; irabaziz gero, taldekide bakoitzak bideokamera bat eramango du. Bestetik, Ikuskizunari saria-k MP5 bat banatuko du taldeko partaide bakoitzarentzat.

SAREAN
Izarren Distirak sarean elkar eragiteko modu batzuk eskaintzen ditu. Izarrendistira.com atarian egitasmoaren informazio guztia zein aurreko edizioetako material grafikoa izateaz gain, Tuentin ere komunikatu daiteke. Honela zalantza eta proposamenak bidaltzeaz gain, nahi duenak bertan izena eman dezake. Bide batez, komunitate izaera honek sarean zein kalean gazteen arteko harremana ahalbidetzen du.

Argazkiak ikusi

Izarren distira.jpg

IV. Lauaxeta olerki-sariak
+ Mungiako Udalak Lauaxeta olerki-lehiaketaren laugarren edizioa antolatu du. Aurtengo lanek Itxasora gaiaren interpretazio librea jorratu beharko dute eta sari bi emango dira: 800 eurokoa, bata, eta 500 eurokoa, bestea.  

Argazkiak ikusi

Lauaxeta.jpg

Orbelak airez airez
+

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalek urriaren 6an aurkeztuko dute Orbelak airez airez kantu-bilduma, Zuztarretatik ahora izeneko egitasmoaren barruan.

Aurkezpena Basauriko udaletxean izango da, goizeko 11etan.

Argazkiak ikusi

zuztarretatik ahora.jpg

  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza
  • Euskadiko Udalen Elkartea