Getxoko Euskara Zerbitzuak azaroaren 21etik abenduaren 8ra Euskal Kulturaren X. Jardunaldiak antolatu ditu.
Jardunaldietan ondoko ekintza hauek antolatu dira: SMS eta bideo lehiaketa, VII. Nazioarteko Trikitixa jaialdia, Pizza Tailerra, Komeriaren Kluba eta Euskara Showa azaroan; eta abenduan Literatura Tailerra, Trikikantu Gosaria eta Kantukafea, UK proiektatzen, Izarren distira Kastina eta Gala Egin dakizuna!, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoa eta Txirri Mirri eta Txiribiton
Ekintzen informazio gehiago helbide honetan aurkituko duzue: http://www.getxo.net/euskera/cultura/getxo_cultura_eguna03.asp?MNU_Id=201
Euskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak gaiaren inguruan, Eusko Jaurlaritzak joan den uztailean onartu zuen Dekretuaren nondik norakoa azaldu eta Kataluniako esperientziaren berri eman zen azaroaren 21ean egin ziren jardunaldiotan. Horrekin batera, zenbait erakunde pribatuk kontsumoaren inguruan duten iritzia jaso zen.
Jardunaldiok goizean eta arratsaldean izan ziren; goizeko saioa mintegi modura antolatu zen, eta bi xede nagusi izan zituen: batetik, Euskal Herriko kontsumoaren munduan euskarak duen presentzia azaldu zen, eta bestetik, presentzia hori indarberritzeko asmoz onartu berri den Dekretuaren nondik norakoa azaldu zen. Arratsaldeko saioari dagokionez, honek ere bi zati nagusi izan zituen. Lehenengoan, Kataluniako esperientziaren berri eman zuten, eta bigarrenean, aldiz, kontsumoaren zenbait erakunde pribatu mahai-inguru batean bildu ziren beren iritziak azaltzeko.
Informazio gehiago Euskaltzaindiaren web gunean duzue.
Enpresen munduan eta esparru sozio-ekonomikoan euskararen etengabeko normalizazioa ebaluatu eta egiaztatzen duen Bikain ziurtagiri publiko, ofizial eta doakoa banatu zen azaroaren 10ean Bilbon. Guggenheim Museoan izan zen ekitaldia eta 30 enpresatako ordezkariek jaso zuten ziurtagiria.
Bikain ebaluazio-sistemari jarraiki, 30 enpresa ebaluatu dira. Enpresa eta entitate horiek guztiek lortu dute ziurtagiria ebaluazio prozesuan.
Enpresa edo entitate horietako bakoitzak lortu duen puntuazioaren arabera, hiru mailatako Bikain Ziurtagiriak banatu dira lehen edizio honetan:
Ziurtagiria jaso duten erakundeek talde ebaluatzaile batek berariaz egindako ebaluazio-prozesu bat izan dute. Halaber, ebaluazio-txosten bana jaso dute beren indarguneak, zer-hobetuak, gomendioak eta puntuazioa azaltzen duena.
Bikain Ziurtagiria eskuratu duten 30 enpresen tipologiari dagokionez, enpresa horietako gehienak zerbitzu sektorekoak dira, 22 hain zuzen, eta gainontzeko 8ak, industria alorrekoak. Lurralde-banaketari begiratuta, Gipuzkoan kokatuta daude enpresa eta entitate horietako 17, Bizkaian 11, eta Araban 2. Enpresa horiek jarduera ugari burutzen dituzte, askotarikoak, eta euren artean honako enpresa eta entitate mota hauek daude: hedabideak, makina-erreminta arlokoak, administrazio publikoak, banaketa-enpresak, fundazioak eta elkarteak, osasun-laguntza ematen dutenak, finantza-erakundeak, eraikuntza arlokoak, aholkularitza-enpresak...
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak abian jarri du informazio eta sentzibilizazio kanpaina, hiriko ostalaritza eta mekataritza establezimenduetan euskararen presentzia gehitzeko helburuarekin.
Informazio eta sentsibilizazio kanpaina hiru zatitan egingo da. Lehen bidalketan, euskarak Donostian duen garrantzia agerian uzteko zenbait datu emateaz gain, Euskararen Udal Patronatuak azken hilabeteotan martxan jarritako zerbitzuen arrakastaren berri eman da. Bigarren bidalketak Euskararen Udal Patronatuak ostalariei eta merkatariei eskaintzen dizkien zerbitzuen gaineko informazioa emango da eta horrekin batera, uztailaren bateko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko dekretuari buruzko azalpenak emango ditu. Hirugarren eta azken bidalketa datorren urte hasieran egingo da. Sektorea lau azpi sektoretan banatu da (elikagaiak; arropa eta osagarriak; drogeria eta lurringintza; eta ostalaritza) eta bakoitzean gehien erabiltzen diren hitzak eta esamoldeak jasoko dira.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da. Eusko Jaurlaritzak ekitaldi ofizialak Gasteizen egingo baditu ere, Bizkaian hainbat ekitaldi egingo dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak, beste ekitaldi batzuekin batera, Lauaxeta saria emango dio Bizkaia Irratiari. Horrezaz gain, udal askok ere ekintzak antolatu dituzue.
Azken egunotan jaso ditugun egitarauak bilgunetik zabaldu ditugu, besteak beste, Enkarterri eta Gordexola, Getxo, Leioa, Txorierri eta Uribe Kostan egingo diren ekintzen berri emanez.
Beste norbaitek informazioa zabaltzea gurako balu, bidali Alkarbidera.


