saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Agerkaria

Informazioa

Alkarbide: Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea

Agerkaria
21. alea
2007ko ekaina

 
Merkataritza arloan euskara sustatzeko hitzarmenak
+ Maiatzaren 8an Donostian Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udaletako ordezkariek hitzarmenak izenpetu zituzten, merkataritzan euskararen erabilera areagotzea helburu duten hitzarmenak, hain zuzen ere.
Datozen urteotako erronka nagusienetakoa da Administrazioarentzat euskararen erabilera areagotzea. Helburu hori lortzeko, arlo sozio-ekonomikoan euskararen erabilera sustatu beharra dago. Arlo horren barruan, besteak beste, establezimendu komertzial handiak, banketxeak eta aseguru-etxeak, ostalaritza eta zerbitzugintzari lotutako gainerako establezimendu-motak hartuko dira kontuan.
Hori dela eta, iaz hasitako bidea jarraitzeko hiru hiriburuetako merkataritza sektorean euskara sustatu eta normalizatzeko ekintzak gauzatzeko lankidetzan jardutea erabaki dute hitzarmena sinatu dutenek.
Euskararen erabilera areagotu nahian, honako lan hauek egingo dituzte aurten hiriburuetako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-sektorean: hizkuntzaren egoera aztertu eta, diagnostiko horretan oinarrituta sentsibilizazio, trebakuntza eta komunikazio arloetan lan-ildoak proposatuz, euskararen normalkuntzarako plangintza diseinatu, kudeatu eta jarraipena egin; betiere bertako merkataritza sektoreko eragileen parte hartzea sustatuz eta koordinatuz.

Argazkiak ikusi

merkataritza.jpg

LanHitz
+ Pasa den maiatzaren 29an Donostiako Teknologi Elkartegian Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako kideek, LanHitz programaren baitan, enpresa munduan euskara planak garatzen ari direnentzat hainbat tresna aurkeztu zituzten: diagnostikorako aplikazioa, agiri-ereduen bankua eta CRM (enpresa batek bezeroekiko dituen harremanak kudeatzeko tresna).

· Diagnostikorako aplikazioa
Diagnostikorako tresna hau enpresei laguntzeko diseinatuta dago, nahi duen enpresak euskararen egoeraren gainean bere diagnostikoa egin dezan. Tresna honen bidez osatutako diagnostikoak, besteak beste, honakoak zehazten dituzte: enpresako euskararen egoera eta erabilera, euskararen ezarpen-maila, eta gerora begira enpresak hizkuntzari buruz duen aurreikuspena.
· Agiri-ereduen bankua
Banku honek esparru sozio-ekonomiko pribatuan (industria zein zerbitzugintza) ohikoak diren euskarazko ereduak eta eredu elebidunak eskura jartzen dituzte. Agiri-ereduok hiru ardatz nagusitan sailkatzen dira: erakundearen irudia (hizkuntza paisaia); kanpo-harremana eta barne-harremana.
· CRMa
Ingelesezko akronimo honek enpresa batek bezeroekiko dituen harremanak kudeatzeko sistema batzen du. HPSk SugarCRM sofware librea den paketea euskarara lokalizatu du. Sofware honek enpresei aukera ezberdinak eskaintzen dizkie: bezeroak kudeatu, batzarrak antolatu, egindako deien erregistroa izan, dokumentuak antolatu, txostenak ikusi...

Tresna hauek LanHitzeko web gunean eskura daitezke: www.euskadi.net/lanhitz

Argazkiak ikusi

lanhitz.gif

Euskararen merkatu balioa
+ Udako Euskal Unibertsitateak, Udako Ikastaroen artean, uztailaren 12 eta 13an Euskararen Merkatu Balioa izeneko jardunaldiak antolatu ditu Eibarren.

Jardunaldion helburuak honakoak dira:
· Euskalgintzaren ohiko ikuspegietatik harago berauen ekarpena ezinbestekoa izan dela aitortuz, euskararen merkatu-balioaz hausnartzea, sektore anitzetako profesionalen azterketa eta iritziak aurkeztuz eta trukatuz.
· Euskalgintzaren arloko enpresa, komunikazio, marketin eta unibertsitateko profesionalen ikuspegiak eta datu-analisiak bildu eta aurkeztea.
· Euskararen inguruko hausnarketarako behatoki baten beharraz hausnartu eta ikerketarako ildo berriak azaltzea.
Zeharka, honako helburu hau ere lortu nahi da:
· Euskalgintzaren alorrean lanean dihardutenen edo euskararen biziberritzearekin konprometituta daudenen topaleku eta bilgune izatea
Jardunaldia euskalgintzan murgildutako profesionalei, marketin eta komunikazio alorretako interesdunei, soziologia eta merkatu-ikerketen teknikak ikasten ari diren ikasleei eta, oro har, euskararen egoeraz kezkatuta dagoen edonori zuzenduta dago.

Informazio gehiago edota matrikula egin nahi izanez gero, UEUren orrialdean daude jardunaldiei buruzko zehaztasun guztiak (www.ueu.org)

Argazkiak ikusi

ueu.jpg

Graffiti lehiaketa gazte jendea euskarara erakartzeko
+
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Gernika-Lumoko Udalak Euskal Herriko Graffiti Lehiaketaren IV. edizioa antolatu dute uztailaren 14an.
Lehiaketaren helburu nagusia gazte jendea euskararen mundura erakartzea da, euren gustuko jarduerak euskaraz antolatuz, gazteek euskara erabiltzeko ezinbesteko baita beraien erreferente diren kultur adierazpide berriak ere euskaraz garatzea.
Lehiaketa hau aurreko edizioetan Mendaro, Getxo eta Tolosan egin da, eta apurka-apurka leku guztietara zabaltzea espero dute Topagunekoek.
Lehiaketan izena emateko epea uztailaren 4an amaituko da.

Argazkiak ikusi

graffitiiv.jpg

Hiznet
+ Urtero legez, datorren ikasturterako HIZNET graduondokoa prestatzen hasi dira, baina 2007-2008 ikasturtean berrikuntza garrantzitsu bat izango du: Euskal Herriko Berezko Tituluen eskaintzaren artean egongo da.

Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa, euskararen normalkuntzarako beharrezko den soziolinguistika ezagutzaz osatua dago. Hauen artean, aipatzekoa da iaz lehen aldiz eskainitako “euskararen komunikazioa” moduluaren harrera ona.
Graduondokoa internet bitartez eta ikasturtean zehar dauden aurrez aurreko lau saiorekin burutzen da. Bertako irakasleak unibertsitateko irakasleak, hainbat enpresa eta euskalgintzako profesionalak eta Eusko Jaurlaritza eta Herri administrazioko teknikariak dira batik bat.
Hiznet graduondokoa euskalgintzako euskaltzaleei, euskara teknikariei edota egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa dutenei, herri administrazioan, hezkuntza sisteman eta antzeko lan arlotan hizkuntza normalkuntzan erantzukizun publikoa dutenei zuzenduta dago, honezkero jakingo duzuen moduan.
Zazpigarren edizio berri hau datorren azaroan hasi eta hurrengo urteko uztaila bitarte burutuko da eta ikastaroan izena eman nahi duenak http://hiznet.asmoz.org web gunean egin dezake.

Argazkiak ikusi

Ordenagailua euskaraz erabili
+ Gaur egun, egunero erabiltzen diren aplikazio nagusiak euskaraz eskuratu daitezke; inolako arazorik gabe eta doan, gainera.

Hemen eskuratu ahal dituzu aplikazioak:

· Eusko Jaurlaritza: www.euskadi.net
· UEU: www.softkat.ueu.org
· Librezale: www.librezale.org
· Windows: www.microsoft.com/spain/windowsxp/euskera.mspx
· Openoffice: www.eu.openoffice.org/
· Aisialdikoak: www.ikastola.net

Argazkiak ikusi

  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza
  • Euskadiko Udalen Elkartea