+
Udako Euskal Unibertsitateak, Udako Ikastaroen artean, uztailaren 12 eta 13an Euskararen Merkatu Balioa izeneko jardunaldiak antolatu ditu Eibarren.
Jardunaldion helburuak honakoak dira:
· Euskalgintzaren ohiko ikuspegietatik harago berauen ekarpena ezinbestekoa izan dela aitortuz, euskararen merkatu-balioaz hausnartzea, sektore anitzetako profesionalen azterketa eta iritziak aurkeztuz eta trukatuz.
· Euskalgintzaren arloko enpresa, komunikazio, marketin eta unibertsitateko profesionalen ikuspegiak eta datu-analisiak bildu eta aurkeztea.
· Euskararen inguruko hausnarketarako behatoki baten beharraz hausnartu eta ikerketarako ildo berriak azaltzea.
Zeharka, honako helburu hau ere lortu nahi da:
· Euskalgintzaren alorrean lanean dihardutenen edo euskararen biziberritzearekin konprometituta daudenen topaleku eta bilgune izatea
Jardunaldia euskalgintzan murgildutako profesionalei, marketin eta komunikazio alorretako interesdunei, soziologia eta merkatu-ikerketen teknikak ikasten ari diren ikasleei eta, oro har, euskararen egoeraz kezkatuta dagoen edonori zuzenduta dago.
Informazio gehiago edota matrikula egin nahi izanez gero, UEUren orrialdean daude jardunaldiei buruzko zehaztasun guztiak (www.ueu.org)
Argazkiak ikusi
ueu.jpg