saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Datu hidrometeorologikoak

Informazioa

 

Bizkaiko mapak

Uraren Kalitatea

Aukeratu estazio mota:

Kalitate fisiko-kimikoaren datuak

Oharra: Balioak idaztean, puntua erabili behar da milakoak bereizteko eta koma hamartarrak bereizteko. Bestela konfiguratuz gero, sistemak okerreko datuak eman ditzake.

Kalitate fisiko-kimikoaren datuak estazioz
Estazioak Arroa pH Uraren t. °C E uS/cm OD mg/l U NTU MO DO AM mg/l NO3 PT PO4 Eguneko datuak Grafikoa
BERRIATUAARTIBAI7,6121,10552,010,646,004,001,000,33700,1120
MUNGIA EDARBUTROE6,9023,70641,05,306,006,000,024,000,17100,1260
ELORRIOIBAIZABAL8,2321,10573,07,6710,0016,000,00
AMOREBIETAIBAIZABAL7,6522,50712,08,126,0015,000,008,00
BALMASEDAKADAGUA7,2920,00964,08,850,00
SODUPEKADAGUA7,2223,40958,04,11-4,004,00
OLETALEA7,4420,80513,08,282,0010,000,142,000,04900,0260
GARDEA LEA8,1124,905986,08,1410,0016,000,02
ABUSUNERBIOI7,9623,70601,00,176,006,000,020,00
MUXIKAOKA7,8220,00543,08,224,008,003,000,05300,0300
Kalitate fisiko-kimikoa

Itzuli

Kalitate fisiko-kimikoaren  adierazleen mapa

Kalitate fisiko-kimiko orokorrak Bizkaiko ibilguetarako aldekoagoa den sailkapena azaltzen du, adierazle biologikoak eskainitakoarekin alderatuz gero. Kalitate fisiko-kimikoari dagokionez, berriz ere ez-jakintasuna edo datu eguneraturik eza zegoen ibilguen luzera-ehunekoa tarte-luzeren %15etik behera jaitsi da. Dena den, gehienak goi-ibarreko tarteak edo tributuak dira eta horietan presioa esangarria ez dela pentsatzen da.

Gogorarazi behar da egoera fisiko-kimiko orokorrak estazio desberdinetan lortutako datu fisiko-kimiko puntualei dagokienez urteko egoera aipatzen duela. Halaber, datuak etengabe balioztatzen ditu. Aurten hileko datuak daudenez, urteko kalitate bezala lortutako kalitate-sailkapen okerrena zehaztea erabaki da. Horretarako, urte hidrologikoa ur altuen aldian eta ur baxuen aldian zatituko da. Horri esker, ibilguen egiazko kalitatera hurbilketa zehatzagoa egin daiteke, Bizkaiko ibilguen ezaugarri hidrologikoak kontuan hartuta, arazo nagusiak agorraldian kokatzen baitira, behe-emariak faktore mugatzaile garrantzitsuak direnean. Gainera, zuzenean datu biologikoak eta fisiko-kimikoak erlaziona daitezke, lehenengoak agorraldian egiten baitira. Hala, populazio biologikoak mantentzeko egoera estresagarrienaren berri ematen dute.

Berriz ere urte hidrologiko honetan izan diren emari altuek nabarmenki baldintzatzen dituzte kalitate fisiko-kimikoaren hobekuntza-prozesu guztiak. Izan ere, arro hidrologiko guztiek UZEaren irizpideak tarteen %90ean baino gehiagotan betetzen dituzte eta kalitate fisiko-kimiko orokorrari dagokionez, "Oso Ona" bezala sailkatzen den tarteen ehunekoa modu garrantzitsuan gehitu da.

Okak izan ezik, ardatz guztiek bere luzeraren %100ean sailkapen "Oso Ona" edo "Ona" dutela azpimarratu behar da. Kalitate fisiko-kimiko orokorrari dagokionez, zalantzarik gabe, azken urteetako egoerarik onenean gaude.

Bestetik, poluitzaile berezien presentziari buruzko datuak sartu dira, URAk egindako laginketetan hauteman ostean. Azpimarragarria da kalitatearen araua gainditzen duen elementuen kopurua Okaren azkeneko tartean. Halaber, Galindon lindanoa azaldu da.

  • Urdin koloreaOso ona
  • Berde koloreaOna
  • Hori koloreaNeurrizkoa
  • Laranja koloreaUrria
  • Gorri koloreaTxarra
Kalitate biologikoa

Itzuli

Kalitate biologikoaren adierazleen mapa

Bizkaiko Lurralde Historikoko unitate hidrologiko gehienen kalitate biologikoak ingurumen-helburuak (kalitate "Oso Ona" edo "Ona") betetzen ditu eta aurreko urtearekin erkatuz gero, hobekuntza argia da. Izan ere, unitate hidrologiko guztietan "Neurrizkoa", "Urria" eta "Txarra" sailkapenak murriztu dira. Kalitate biologikoaren sailkapenari erreparatuz, Artibairen unitatearen kasuan, bere tarteen %93ak "Oso Ona" du, aurreko urtekoaren %53,3aren aldean.

Halaber, Aguera, Barbadun, Kadagua eta Learen arroetan aurreko urteko baldintzekiko hobekuntza nabarmena da. Luzeraren %100ak Urari buruzko Zuzentarau Esparruaren helburuak betetzen dituzten makroornogabeen komunitateak ditu eta makroornogabeen faunaren kalitatea "Oso On" bezala sailkatuta dago. Aurten Karrantza ibaiak ere UZEaren helburuak luzera guztian betetzen ditu. Artibaik kalitatea ardatz guztian hobetu du eta tarte-luzeraren %86,2ak sailkapenean kalitate "Oso Ona" du. Bakarrik %13,8ak ez du betetzen, "Neurrizko" sailkapenarekin. Era berean, Ibaizabal eta Nerbioin aurkitutako kalitatea azpimarra daiteke. Lehenengo kasuan helburuak betetzen dituen tarte-ehunekoa %74koa litzateke eta bigarrenean %80koa. Aurten bakarrik kalitate "txarraren" sailkapena aurkitzen dugu Oka eta Nerbioiren tarteetan.

Nolanahi ere, berriz ere ondorengoa kontuan hartu behar da: emaitzak aurtengo urte hidrologikoaren emariei buruzko erregimenaren araberakoak direla eta, beraz, baldintza oso positiboa irudikatzen dutela. Hala, baliteke sailkapen horiek okerrera egitea baldintza hidrologikoak hain aldekoak ez diren urteetan.

  • Urdin koloreaOso ona
  • Berde koloreaOna
  • Hori koloreaNeurrizkoa
  • Laranja koloreaUrria
  • Gorri koloreaTxarra