saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazio Orokorra

Informazioa

Ingurumen-ebaluazioa

Zer da ingurumen-ebaluazioa?

Ingurumen-ebaluazioa (IE) administrazio-prozedura da eta egiten nahiz onartzen ari diren bitartean plan, programa eta proiektu zehatzei aplikatzen zaie, ingurumenaren gainean ondorio esangarriak izan baditzakete. Bere helburua planak eta programak egiten ari diren bitartean erabaki estrategikoak hartzeko orduan iraunkortasunaren irizpideak integratzea da.

Halaber, proiektuak gauzatzean edo jarduerak garatzean sortzen diren ingurumen-inpaktuak prebenitu nahi dira.

Ingurumen-ebaluazioaren barruan herri-administrazioak onartutako plan eta programei aplikatzeko Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa (IEE) eta sustapen pribatu nahiz publikoko proiektuei aplikatzeko Ingurumen Inpaktuari buruzko Ebaluazioa (IIE) sartzen dira.

Ingurumen-ebaluazioa ingurumenari eta iraunkortasunari buruz alderdiak plan eta programetan integratzeko, baita ingurumenean nahiz osasunerako proiektuek izan dezaketen ondorioak balioztatzeko ere azterlanek eta txostenek osatzen dute.

Araudi aplikagarria

  • 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteari buruzko orokorra.
  • 211/2012 Dekretua, urriaren 26koa, plan eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duena.
  • 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa.
  • (3/1998 Legea eta 211/2012 Dekretua 21/2013 Legearen arauak kontraesanean jartzen ez dituzten neurrian dira aplikagarriak)

IE behar duten planak, programak nahiz proiektuak eta prozedurak:

  1. Planen eta programen Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa (IEE)
    Ingurumen Ebaluazio Estrategiko Arrunta:
    Eremu aplikagarria 21/2013 Legeak 6.1. artikuluan eta 3/1998 Legeak IA Eranskinean xedatutakoa da. Ingurumen Aitorpen Estrategikoarekin amaitzen da.
    Ingurumen Ebaluazio Estrategiko Sinplifikatua
    Eremu aplikagarria 21/2013 Legeak 6.2. artikuluan xedatutakoa da. Ingurumen Txosten Estrategikoarekin amaitzen da.
  2. Proiektuen Ingurumen Inpaktuari buruzko Ebaluazioa (IIE):
    Ingurumen Inpaktuari buruzko Ebaluazio Arrunta
    21/2013 Legeak I. eranskinean eta 3/1998 Legeak IB eranskinean sartzen dituzten proiektuei aplikatzen zaie. Era berean, Natur Baliabideen Antolamendu Planetan eta Erabilera nahiz Kudeaketari buruzko Plan Gidarietan nahitaez ebaluazioa eskatzen duten proiektuak daude. Ingurumen Inpaktuari buruzko Aitorpenarekin amaitzen da.
    Ingurumen Inpaktuari buruzko Ebaluazio Sinplifikatua
    21/2013 Legeak II Eranskinean dituen proiektuei eta zuzenean edo zeharka Natura 2000 Sareko espazioetan nabarmenki eragin dezaketen proiektuei aplikatzen zaie. Ingurumen Inpaktuari buruzko Txostenarekin amaitzen da.
  3. Ingurumen Inpaktuari buruzko Ebaluazio Sinplifikatua (IIES) 3/1998 Legeak IC Eranskinean sartzen dituen proiektuei aplikatzen zaie. Ingurumen Inpaktuari buruzko Txostena du.

Ingurumen-inpaktuari buruzko ebaluazioaren arloan aginpideak

Legeak ingurumen-ebaluazioaren prozedura guztietan (bai planak eta programak, bai proiektuak ebaluatzean) jarduten duten hurrengo irudiak zehazten ditu.

Sustatzailea:
Edozein pertsona fisiko edo juridiko, publiko ala pribatu, ingurumen-ebaluazioari buruzko legeriaren aplikazio-eremuan aurrez ikusitako plan edo programaren bat egin nahi badu edo bere helburua IIEaren aplikazio-eremuan dagoen proiektu bat gauzatzea bada, alde batera utzita une horretan egin edo onartzeko une horretan aginpideduna den administrazioa.
Organo substantiboa:
Plana edo programa egin edo onartzeko ala proiektua baimentzeko aginpidea duen herri-administrazioaren organoa.
Ingurumen-organoa:
Ingurumen-ebaluazioari buruzko espedienteen analisi teknikoa egiten duen herri-administrazioko organoa. Halaber, aipatu organoak ingurumen-inpaktuari buruzko aitorpen estrategikoak eta ingurumen-txostenak formulatzen ditu.
EAEn eta Bizkaian
Plan eta programen IEEari buruz:
Plana onartzeko aginpidea Bizkaiko Foru Aldundiarena denean, Ingurumen Adierazpen Estrategikoa edo Ingurumen Txosten Estrategikoa gauzatzeko eskumena ingurumen organoari, hau da, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Foru Sailari atxikitzen zaio.
Hirigintza-plangintzari dagokionez, arestian eta indarreko lurzoruari buruzko legerian xedatutakoaren babesean, Iraunkortasun eta Natur Ingurunearen Foru Sailak du aginpidea plangintza sustatzen duen udalerriko biztanleak 7.000tik beherakoak badira.
Proiektuen IIEari buruz:
Proiektua onartzeko aginpidea Bizkaiko Foru Aldundiarena denean, Ingurumen Adierazpen Estrategikoa edo Ingurumen Txosten Estrategikoa gauzatzeko eskumena ingurumen organoari, hau da, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Foru Sailari atxikitzen zaio.

Ingurumen-ebaluazioaren prozeduran interesdunak

  1. 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Prozedurari buruzkoak, 31. artikuluan aurrez ikusitako egoera baten barruan dauden guztiak
    1. Banan-banako edo taldeko legezko eskubideen edo interesen titularrak izanik sustatzen dutenak.
    2. Prozedura hasi gabe, erabakiaren ondorioz nahasiak egon daitezkeen eskubideak dituztenak.
    3. Banaka edo taldeka, ebazpenaren bitartez legezko interesak nahasiak dituztenak eta, ondorioz, behin betiko ebazpena ez dagoen bitartean prozeduran agertu direnak
  2. Irabazi-asmorik gabeko edozein pertsona juridiko, 27/2006 Legeak, uztailaren 18koak, ingurumenaren arloan informazioa lortu, herritarrek parte hartu eta justizia lortzeari buruzkoak, xedatutakoarekin bat, ondorengo baldintzak betetzen baditu:
    1. Estatutuetan egiaztatu ondoren, helburuen artean, oro har, ingurumena edo bere elementuren bat bereziki babestu nahi izatea eta helburu horiek ingurumen-ebaluazioan nahasiak egotea.
    2. Legez gutxienez bi urtez eratuak egotea eta eraginkortasunez estatutuetan aurrez ikusitako helburuak lortzeko beharrezko jarduerak gauzatzea.
    3. Estatutuen arabera, ingurumen-ebaluazioa izan behar duen planak, programak edo proiektuak eragindako lurralde-eremuan jarduera garatzea.