saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

I. Gida Planaren ebaluazioa (2009-2011)

Informazioa

Zeharkako ikuspegiak:

Hiru urte horietan, lankidetzako politika berri bat abiarazi genuen, hiru ikuspegi hauetan oinarritua: 1) tokiko giza garapena, 2) genero ekitatea, eta 3) garapenerako hezkuntza.

  • Tokiko giza garapena: Zurruntasun apur bat ikusi da erakunde publikoei tokiko giza garapena sustatzeko emandako eginkizuna. Horrez gainera, garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntzako proiektuetan ikusi dugu tratamendu sektorial bat ematen zaioa tokiko giza garapenari; ondorioz, ikuspegia ez da behar beste txertatu proiektuetan.
  • Genero ekitatea: Ikuspegi hau erabakigarriena izan da aurkeztutako proiektuak ebaluatzean.
  • Garapenerako hezkuntza: Garapenerako sentsibilizazioaren arloko proiektuak gehiago izan dira garapenerako hezkuntzaren arlokoak baino.  Gainera, lan handia egin da ikuspuntu kritiko batetik desberdintasunen kontrako mezuak ematen, baina ez hainbeste mezu horiek gizarteko sektore gehiagora helarazten.  

Agenteak:

Garapenerako Lankidetzako Lehen Gida Planak lankidetza-politika bideratzeko egon zitezkeen agente ugari definitu zituen, Bizkaian zeudenak zein laguntzaren helburuko herrialdeetan zeudenak.     Edonola ere, gure lurraldean, lankidetzako ohiko agenteak (GGKE) nagusi izan dira lankidetzako jarduerak bideratzeko orduan, oso nagusi gainera. Helburuko herrialdeetan, era berean, eginkizun nagusia izan dute hango erakunde homologoek; hala ere, helburuko herrialdeetako erakunde publikoek Bizkaiko erakundeek baino protagonismo aktiboagoa izan dute. Horiek horrela, geure buruari galdetu behar diogu ea beharrezkoak diren baliabide guztiak jartzen ari garen gure politikan sustatzailetzat hartutako agente guztien parte hartzea benetan gauzatzeko.

Deialdiak:

Nabarmendu behar da ekintza humanitarioko eta larrialdiko laguntzak urte amaitu aurretik amaitu izan direla, nahiko aurretik. Beraz, jarraipen eman behar zaie. Hala ere, badirudi hobeto zehaztu behar dela zein esku-hartze motari lagundu behar zaien kontzeptu honetan; izan ere, kasu batzuetan zalantza egon da ea eskaerak bat zetozen ekintza humanitarioko eta larrialdiko laguntzen kontzeptuarekin.  Ez da berdin gertatu proiektuak identifikatu eta planifikatzean genero-ikuspegia txertatzeko laguntza teknikoa emateko deialdietan eta helburuko herrialdeko erakundeetan genero-ekitatearen aldeko antolamendu-aldaketa sustatzeko deialdian  Kasu bi horietan, eskaerak ez du gainditu aurrekontuko zenbatekoa.

 
 

e-mailez bidali

 

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.