saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Familia ugariak

Informazioa

FAMILIA UGARIAREN AITORTZEKO ESKAERA

Familia ugariaren izaera aitortzeko eskabide-orria (226 KB)

ZER HARTZEN DA FAMILIA UGARITZAT?

  • Ahaide batek edo bik osatutako familia, ezkontideak izan edo izatezko bikotea izan, hiru seme-alaba edo gehiagorekin, komunak izan edo ez.
  • Ahaide batek edo bik osatutako familia, bi seme-alabarekin, komunak izan edo ez, betiere seme-alabetako batek gutxienez desgaitasunen bat badu (gutxienez % 33) edo ezin badu lanik egin.
  • Desgaitasuna duten bi ahaidek osatutako familia, bi seme-alabarekin, betiere gurasoetako batek % 65eko desgaitasun-maila edo handiagoa badu, biek desgaitasun-maila bat badute (gutxienez % 33), edo ezin badute lanik egin.
  • Bananduta edo dibortziatuta dagoen pertsonak osatutako familia, hiru seme-alaba edo gehiagorekin, familia-unitate desberdinetan badaude ere.
  • Ahaide batek osatutako familia, bi seme-alabarekin, beste gurasoa hil bada (bi seme-alabena).
  • Gurasorik gabeko bi anai-arreba umezurtz, tutoretzapean, harreran edo zaintzapean daudenak, baina tutorearen, harreragilearen edo zaintzailearen kontura bizi ez direnak, harekin bizi badira ere.
  • Gurasorik gabeko hiru anai-arreba umezurtzek, 18 urtetik gorakoak, (bi anai arreba, horietako batek desgaitasuna badu), batera bizi badira eta elkarren arteko mendekotasun ekonomikoa badute.
SEME-ALABEN BALDINTZAK

Seme-alabek hiru baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Ezkongabeak eta 21 urtetik beherakoak izatea, edo desgaitasunen bat aitortua izatea edo lan egin ezin izatea, edozein adin dutela ere. Muga hori 25 urtera arte (barne) luzatuko da honako ikasketak egiten badituzte:
    • Beren adinari eta titulazioari dagokionez egokiak direnak.
    • Edo lan bat lortzera bideratuta daudenak.
  2. Aurreko ahaideekin, edo aurrekoarekin, bizi behar dira
  3. Ekonomikoki aurreko ahaidearen edo ahaideen menpe egotea. (8.106,28 €-tik beherako diru-sarrerak izan behar dituzte -OAEAP 2022-)

OHARRAK:

  • Familia ugariaren tituluak indarrean jarraituko du, gutxienez seme-alabetako batek familia-unitatearen parte izateko eskatzen diren baldintzak betetzen dituen bitartean.
  • EZ dira familia ugaritzat hartzen bi seme-alaba dituzten guraso bakarreko familiak.
  • Seme-alaba bera ezin izango da, aldi berean, indarrean dauden familia ugariko bi titulutan jaso edo zenbatu.
  • Ezkontza-loturarik edo izatezko bikoterik ez badago, aurreko ahaideetako bat bakarrik agertuko da familia ugariaren tituluan.

NOLA AURKEZTU DOKUMENTAZIOA

Aurrez aurre

Hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, 944 068 000 zenbakira deituta, edo www.bizkaia.eus/citaprevia webgunetik.

  • Bilbo (Diputazio kalea 7)
  • Durango (Askatasuna Etorbidea 12)
  • Bermeo (Doloriaga Kalea 19)
  • Gernika (San Juan Ibarra Enparantza 5)
  • Balmaseda (Kubo Kalea 3-5-7)
  • Mungia (Herribide Kalea 5)
  • Alameda Urquijo 4, 3.a (Bilbo)
  • Sailaren erregistroak
Internet bidez

https://www.ebizkaia.eus/es/catalogo-de-tramites-y-servicios?electronico=S&textolibre=familia+numerosa

Egoitza elektronikora BAK gakoarekin sar zaitezke. Aktibatzeko esteka:

https://web.bizkaia.eus/es/mas-informacion-sobre-bak#rp_masinfo_bak

Posta arruntez

Emakumeak Babesteko eta Familientzako Laguntza Zerbitzua - Familia Ugariak

Alameda Urquijo 4, 3. pisua

48.008 - Bilbo (Bizkaia)

Informazio gehiago

Telefono-zenbakia: 94/406.6000

Helbide elektronikoa: familiasnumerosas@bizkaia.eus (Kontsultetarako SOILIK, ezin da ez eskaerarik ez dokumentaziorik bidali)

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Familia-unitate bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu, eta beharrezkoa da inguruabar horiek justifikatzea.

Lehenengo eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak edo, aldaketak egonez gero erantsi beharrekoak:

Familia-liburua, familia-unitatea osatzen duten seme-alaba guztiak barnean hartzen dituena, edo, hala badagokio, familia-liburuan jasota ez dauden seme-alaben jaiotzaren erregistro-ziurtagiri indibiduala. (Lehenengo eskaerarekin bakarrik aurkeztu beharko da)

Espainiako nazionalitatea ez dutenek antzeko dokumentazioa aurkeztu behar dute, beren nazionalitatearen estatuan halakorik badago.

  • Ebazpena, adopzioari, tutoretzari, familia-harrera iraunkorrari edo adoptatzea helburu duen zaintzari buruz.
  • Ezkontzaren hitzez hitzeko ziurtagiria (ez da beharrezkoa aurkeztea ezkontza familia-liburuan jasota badago)

OHARRAK: Atzerriko dokumentu publikoek, onartuak izateko, honela egon behar dute:

  • Itzulita eta Hagako apostillarekin edo Kanpo Arazoetako Ministerioak legeztatuta
  • EBko estatu bateko dokumentu publikoak: dokumentu publikoa inprimaki estandar eleaniztunarekin batera aurkeztu beharko da (ez du apostillarik behar)
  • Aldaketarik ez badago, ez dira berriz aurkeztu behar lehen eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentuak.
Berariazko dokumentazioa:
  • 21 urtetik gorako seme-alaben kasuan:

    Indarrean dagoen ikasturteko ikasketa-matrikularen egiaztagiria.

  • Bizkaitik kanpo aitortutako desgaitasuna duten pertsonen kasuan:

    Desgaitasunaren ziurtagiria, agintari eskudunak emana

  • Banantze, deuseztasun edo dibortzio kasuetan:
    • Guraso eta seme-alaben arteko neurriak arautzen dituen hitzarmena onartzen duen ebazpen judizialaren kopia (dokumentua identifikatzen duen lehen orria, eta zaintza, jagoletza eta mantenu-pentsioa ezartzen diren orriak)
    • Mantenu-pentsioa ordaintzen delako egiaztagiriak, azken 12 hilabeteetakoak.
  • Zaintza partekatuaren kasuan:

    Erabakia, bi gurasoetako batek hartzeko familia ugariaren titulartasuna lehenengo urtean, eta, hala badagokio, zer maiztasunekin txandakatu nahi duten.

EPEAK

Bizkaiko Foru Aldundiak egiteko/berritzeko gehieneko epea: HIRU HILABETE.

Familia ugariaren titulua berritzeko eskatu ahal izango da titulua iraungi baino HIRU HILABETE lehenago.

FAMILIA UGARIEN MAILAK

Familia ugariak, seme-alaba kopuruaren eta horien inguruabarren arabera, maila hauetakoren batean sailkatuko dira:

  1. Berezia:
    • 5 seme-alaba edo gehiago dituzten familia-unitateak.
    • 4 seme-alaba dituzten familia-unitateak, horietatik gutxienez 3 erditze, adopzio, harrera iraunkor edo askotariko adopzio-helburuko zaintzatik datozenak.
    • 4 seme-alaba dituzten familia-unitateak, haien urteko diru-sarrerak, familiako kideen kopuruarekin zatituta, urteko diru-sarrerek indarrean dagoen OAEAPren % 75 gainditzen ez dutenean (aparteko ordainsariak barne).
    • AUZITEGI GORENAREN EPAIA: Auzitegi Gorenaren 2019ko martxoaren 25eko epaia aplikatuz, 2015eko abuztuaren 18an seme-alaba kopuruaren arabera maila berezian sailkatutako familia-unitateak (40/2003 Legearen 4.1.a) artikulua) maila bereziko familia ugariak izaten jarraituko dute, familia ugariaren tituluan sartzeko baldintzak betetzen jarraitzen duen seme-alaba bat dagoen bitartean.
  2. Orokorra:

    Gainerako familia-unitateak.

    Tituluaren maila zehazteko soilik, desgaitasuna duten seme-alabak edo lanik egin ezin dutenak bi bezala zenbatuko dira.

BERARIAZKO INFORMAZIOA

Aurreko ahaidetzat hartuko dira aita, ama edo biak batera, legez aitortutako ezkontza-lotura badute edo izatezko bikotea badira, eta, hala badagokio, horietako baten ezkontidea/bikotekidea.

  • Aurreko paragrafoan aipatutakoen faltan, aurreko ahaidetzat hartzen da tutoretzaz arduratzen diren pertsonak, edo adingabe baten familia-harrera iraunkorra egiten dutenak, edo adoptatzeko helburuarekin zaintzako neurri bat adostu dutenak, betiere elkarrekin bizi badira eta adingabeak haren kontura badaude.
  • Seme-alaben izaera bera izango dute tutoretzapean dauden pertsonak, familia-harrera iraunkorrean daudenak, eta adoptatzeko helburuarekin zaintza jasotzen dutenak.
  • Desgaitasuna duen pertsonatzat hartuko da % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa aitortuta duena. (Desgaitasun horrekin parekatuko dira desgaitasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia aitortuta duten Gizarte Segurantzako pentsiodunak eta zerbitzurako ezintasun iraunkorragatiko erretiro-pentsioa aitortuta duten klase pasiboetako pentsiodunak ).
  • «Lanerako ezindu» gisa hartuko da lanerako gaitasuna ezintasun iraunkor absolutuaren edo baliaezintasun handiaren maila baliokidean murriztua duen pertsona.

FAMILIA UGARIAREN TITULUAREN ONDORIOAK ETA INDARRALDIA

Familia ugariaren tituluak ondorioak izango ditu emakidaren edo berritzearen aldi osoan, edo familia-unitatea sailkatuta dagoen kategoria aldatu behar den arte (dela familia-unitateko kideen kopurua aldatzen delako, dela familia ugariaren titulua ematea eragin zuten baldintzak aldatzen direlako), edo familia ugaritzat jotzeko eskatutako baldintzak betetzeari uzten dioten arte.

OBLIGAZIOAK

Foru-aldundi eskudunari, gehienez ere HIRU HILABETEKO epean, familian gertatzen den edozein aldaketa jakinaraztea, betiere aldaketa horiek kontuan hartu behar badira familia ugariaren izaera aldatzeko edo azkentzeko.

FAMILIA UGARIAREN TITULUA BERRITZEA

Familia ugariaren titulua berritu egin behar da edo baliorik gabe utzi behar da familia unitateko kide kopurua edo titulua emateko zioak aldatzen direnean.

Titularrak berariaz eskatuta berrituko da.

Familia ugarien tituluaren indarraldia urtebetekoa izango da seme-alabaren batek 21 urte betetzen dituenean, betiere baldintzak betetzen jarraitzen baditu, 25 urte betetzen dituen arte (barne)

Era berean, urtero berrituko da zaintza partekatuaren kasuetan (bi aurrekoek eskubidea badute).

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN ZERGA-ONURAK

Kontsultatu zerga guztiak GURE GIDA atalean (PFEZ, Ondare Eskualdaketak eta Egintza Juridikoak, ibilgailuak…)

https://www.bizkaia.eus/ogasuna/guregida/index.asp?Idioma=CA&Tem_Codigo=7884&dpto_biz=5

INDARREAN DAGOEN ARAUDIA

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali