saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Desgaitasuna duten pertsonentzako informazioa eta arreta-zentro motak

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiak egonaldi iraunkorreko egoitza-plaza bat eskaintzen die ohiko etxebizitza gisa desgaitasuna duten pertsonei, baldin eta ezin badituzte beren beharrak behar bezala bete, ez etxean, ez beste ostatu-aukera batzuetan.

Egoitza batean sartzeko baldintzak

  • Espainiako nazionalitatea edo Europar Batasuneko edozein estatutako beste nazionalitate bat izatea.
  • 18 urte edo gehiago izatea, baina 60 baino gutxiago.
  • % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa aitortuta izatea.
  • Mendetasunaren balorazioa egiaztatuta izatea.
  • Aurrez egoitza-plaza bati edo itxarote-zerrendan sartzeari uko egin ez izana.

Nola eskatu plaza bat egoitza batean

Foru-sareko egoitza batean sartzeko prozedura Gizarte Ekintza Saileko Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak prestatutako Banakako Arreta Programaren (BAP) bidez hasiko da. BAP mendetasuna baloratzeko prozesuaren emaitza da. Prozesu horretan, eskatzailearen beharrei erantzuteko zerbitzu eta/edo prestazio ekonomiko egokienak jasotzen dira. Desgaitasuna duten pertsonek egoitza batean plaza iraunkor bat izateko eskubidea izango dute, beren BAPean zerbitzu hori egokiena dela jasotzen denean.

Egoitza elektronikoan, desgaitasuna duten pertsonentzako egonaldi iraunkorreko egoitzak izapidean, araudia, izapidetzeko formularioak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa kontsultatu ahal izango dituzu.

Nolakoa da egoitza-plaza bat esleitzeko prozesua?

Bizkaiko Foru Aldundiak desgaitasuna duen pertsonaren gizarte-egoera balioetsiko du, zentroetako arreta-beharraren gizarte-adierazlearen bidez. Balorazio medikoa eta psikologikoa ere kontuan hartuko dira.

Plazaren onuradun izatea lortzen duen pertsona plaza esleitzeko prozesuan sartuko da.

Plaza publiko batean sartzeko zain dagoen bitartean, zerbitzuari lotutako prestazioa jasotzeko eskubidea izango du, egoitza pribatu batean egin dezakeen egonaldia ordaintzen laguntzeko.

Zenbat kostatzen da foru-sareko egoitza bateko egonaldi iraunkorra?

Prezio publikoa kalkulatzeko, erabiltzailearen eta haren bizikidetza-unitatearen ekonomia- eta ondare-egoera hartuko da kontuan.

Eguneko gehieneko prezio publikoa, 2021erako, 42,99 eurokoa da eguneko arretarako plazetarako, eta 34,42 eurokoa eguneko arretarik gabeko plazetarako.

Foru-sareko egoitzei buruzko informazio gehiago non aurkitu

Ohiko galderak. Zalantzak sortzen dituzten gaiak argitzea.

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa. Bertan, eskuragarri dituzu araudi aplikagarria, bizileku-eskaera edo bizileku-aldaketa izapidetzeko inprimakiak eta dokumentuak (salbuespenezko kasuak). 

 
 

e-mailez bidali