saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2019/10/25Foru Aldundiak adineko pertsonentzako lehiaketetako sariak eman ditu

Lehiaketek partaidetza-arrakasta handia lortu zutenez, partaide guztien lanak Bilboko Ondare Aretoan egon ziren ikusgai urriaren 9tik 26ra arte (biak barne).

2019/10/24Bizkaia: Aldundiak eta egoitzek eskakizun berriei helduko diete

Aldundiak eta adinekoen egoitzek modu bateratuan jorratuko dute zentroak Eusko Jaurlaritzaren dekretu berriak ezartzen dituen baldintzetara egokitzea, eta bi urteren buruan bete beharko dute egokitzapen beren jarduera lizentziari eusteko. Azaroaren lehen hamabostaldian sortuko dira testu arau-emailean jasotzen diren protokoloak garatzeko beharrezkoak diren lan taldeak, EAJko ahaldunak atzo Batzar Nagusietan jakinarazi zuenez.

2019/10/18Aldundiak ‘Bizkaia adin guztietako pertsonentzat’ estrategia azaldu du

‘Bizkaia adin guztietako pertsonentzat’ izeneko estrategiaren barruan politika publiko berriak jarriko dira martxan, herritarren zahartze aktiboa eta osasungarria bultzatzeko lurralde honetan. 2016. urteaz gero, 24 toki-erakundek (lurraldeko 28 udalerritakoak) parte hartu dute estrategia horretan. Gaur egun, Bizkaian, biztanle guztien % 73 hartzen duten udalerriak berraztertze eta eraldatze prozesuan daude sartuta, adinaren ikuspegitik betiere.

2019/10/02Abantok bat egiten du bertan diren adineko pertsonekin

Adinekoei Abanto Zierbena Atseginez Ekintza Plana ezagutarazteko egin zuten jardunaldia. Udalak 2018ko azaroan onartu zuen proiektu hori, eta adinekoen talde baten hiru urteko lanaren amaiera ekarri zuen, Udalarekin eta Aldundiaren eta Euskadi Lagunkoiaren lankidetzarekin koordinatuta, "egiturak eta zerbitzuak adinekoei egokitzeko, gure ingurune fisikoa eta soziala kolektibo horrekin atseginagoa izan dadin".

2019/09/28Zahartze aktiboaren arloan Euskadik egindako lana saritu du Europak

Ekimenaren bikaintasuna nabarmendu du dakarren berrikuntzagatik. Ez da arazo hutsala; 65 urtetik gorako pertsonek biztanleriaren %20,2 osatzen dute Euskadin, Europako batezbestekoa baino 3,5 puntu gehiago. Horregatik, urteak daramatza Eusko Jaurlaritzak zahartze aktiboaren aldeko apustu sendoa egiten, pertsonengan, beraien eskubideetan eta eran-tzukizunetan oinarritutako estrategia batekin, gizartearen parte aktibo gisa hartuta.

2019/09/27Elkarrizketa Arritxu Zelaiari

Arritxu Zelaia, Lea Ibarrako bailaran lagunkoitasun prozesua aurrera eramateaz arduratu den teknikari-dinamitzailalea da. Elkarrizketa honetan prozesua hasi zenetik gaur arte izandako garapena azaldu du.

2019/09/25Dementziekin lagunkoiak diren etxebizitzak izateko gida

Etxeko gela bakoitza eratzen duten elementuei buruzko aholku eta gomendioak. Proposamenak eskaintzen ditu dementziaren garapenean egon daitezkeen arazoen aurrean esku hartzeko.

2019/09/20Josefina Molina, berrogei urteko lan gogorra zineman feminismoaren alorrea

"Zinemaren Sari Nazionala jaso duen lehen emakume errealizadorea izateak pena handia ematen dit", dio Molinak. "Ikusten ez garelako gertatu da hau, eta mentalizazio arazoa da. Gizateriaren %50 gara: zineman emakumeen talentua ekartzen tematzen ez bagara, gizartearen erdia baztertuta sentituko da pantailan ikusten den horretan".

2019/09/19Gutxiago jan, lo gehiago egin eta ariketa moderatua

A. M. Cuervok (Zahartzearen Ikerkuntzarako Albert Einstein Institutuaren zuzendarikideak) zahartzean eragina duten beste parametro batzuk azpimarratu ditu, adibidez kaloriak murriztea, «jatorduak bereiztean datza, garbiketa zelularrak aktibatzeko aukera izan dezan». «Erreminta hauetan sakontzen jarraitzen badugu hobekuntza orokorra lortu ahal izango dugu», azaldu du.

2019/09/17Hasi dira Bilbon adineko pertsonentzako solasaldiak-ibilaldiak

Ekimen hau Mugikortasunaren Europako Astearen ospakizunaren barruan sartzen da; aste horrek aurten bere XX. edizioa betetzen du “Oinez nahiz bizikletaz, beti seguru” izenarekin eta bere xedea, udal iturrien arabera “adineko pertsonen taldea hala maila fisikoan nola sozialean bizitza-estilo aktiboago eta osasungarriago bat edukitzera animatzea da, horretarako egunero ibilaldi bat eginda”.