saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2018/05/19Pentsiodunak: ahaztutako emakumeak

Enplegu txarragoak izan zituzten, edo utzi egin zituzten familia zaintzeko. Eta orain prestazio baxuagoak jasotzen dituzte. Soldata arraila ez da erretiroarekin bukatzen. Hiru milioi pentsiodun inguruk pobreziaren atalasearen azpiko kopuruak kobratzen dituzte. Egoera txarrena emakumeek pairatzen dute, pentsio txikienak jasotzen dituztenen artean nagusi baitira: alarguntzakoak (650 euro batez beste) eta kotizazio gabeko pentsioak (ez dira 400 eurora iristen).

2018/05/18Ustekabeko 94 urteko bakarlaria

Menahem Presslerrek 94 urte ditu, eta, horrez gain, jendez betetako areto batean, agertoki batera atera, eta ia bi ordu eta erdiko piano emanaldia eskaintzeko gai ere bada. Gogoratu beharrekoa ez da zein pieza eskaini dituen; aitzitik, gizon hauskor hau, mugikortasun arazo handiak dituen gizon hau azkenean teklatu aurrean jartzen denean nola aldatzen den ikustea da gogoratu beharrekoa. Hor ikustean badirudi etxera iritsi dela, betiereko 94 urteetan inoiz utzi ez duen lekura.

2018/05/1430 milioiko funtsa urtean 4.000 erkidego berritzeko

Geratzen den legegintzaldi zatirako Eusko Jaurlaritzako etxebizitza estrategiak eraikinak birgaitzea landuko du, bertan bizi direnen beharrizanetara egokitzea eta, hala, bertan bizitzen jarraitzea errazteko. “Lehentasuna irisgarritasun unibertsala da” azaldu dute Saileko arduradunek; bidenabar, adineko bizilagunek haien etxebizitzetan bizitzen jarraitzeko gero eta zailtasun gehiago dituztela egiaztatu dute igogailurik ez dagoelako edo eskailera gehiegi daudelako.

2018/05/11Establezimendu lagunkoientzako prestakuntza hobetzea

Zahartzen diren pertsonekin lagunkoiak diren establezimenduen sareak handitzen jarraitzen du. Gaur egun, ia 400 establezimenduk egin dute Euskadi Lagunkoiak sustatzen duen programa honen prestakuntza eta lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua hiru lurraldeetan. Prestakuntza horiek hobetzeko, dinamikoagoak eta parte-hartzaileagoak izateko, Euskadi Lagunkoiak eta Donostia Lagunkoiak azterlan bat eta ondoren abiaraztea diseinatu dute, eta hasiko dira bilerak egiten.

2018/05/11Gibraltargo Itsasartea igerian zeharkatu du, 50 urte geroago

“Ni beti izan naiz amateur igerilari bat. Nire lanbidea ez da inoiz igeri egitea izan” esan du final olinpiko batera iritsi zen lehenengo emakume espainiarrak, Mari Paz Corominasek, Mexiko 68ko Olinpiar Jokoetan kirol mugarria ezarri ondoren. Orduan 16 urte zituen. Ostiralean, 66 urte betetzear zegoela, Gibraltargo Itsasarteko 14 kilometroko tartea igerian zeharkatu zuen.

2018/05/03Barakaldok adinekoentzako parkeak lau gune berritan jarriko ditu

Barakaldoko Udalak hobetzen dihardu hiriak adineko jendeari eskaintzen dizkion zerbitzuak. Horrela bada, urtearen hasieran egokitu ziren hiru gimnasia-parkeez gain, errehabilitazioa eta ariketak egiteko beste lau gune berri jarriko dira: San Bizenten, Zuhatzu-Arteagabeitian, Ansion eta Arrontegin.

2018/04/3057.171 adineko bakarrik bizi dira Bizkaian

Bakardadea oso azkar hazten ari da, gero eta zaharragoa den eta harreman sozialak zaintzen ez dituen gizarte honetan. Ezkontidea, lagunak edo interes komunak galtzeak, askotan, arraila izugarria zabaltzea dakar, eta ehunka boluntario aritzen dira konpontzen saiatzen. Borroka honetan, udalek osatzen dute lehen lerroa, Cáritas, Gurutze Gorria edo Nagusilanekin batera.

2018/04/30Etxetik atera gabe zahartzea

Irisgarritasuna, autonomia pertsonala eta egoera ekonomikoa dira adinekoen etxebizitza irtenbideak eta beharrizanak zehazten dituzten funtsezko faktoreak. Gehienek haien etxean geratu nahi dute, ezagutzen duten ingurunean jarraituz, haien gauzekin, bizitza osoko oroitzapenekin, erosteko horrenbeste burukomin eragin zituen etxea mantentzea… baina beti ez da posible izaten.

2018/04/28Basauriko egoitzak Berdintasun Plana prestatu du

Etxe Maitia adinekoen udal egoitzak Berdintasun Plana abiaraziko du. Adinekoen zentro batean EAEn abiarazten den horrelako lehenengo ekimena da, eta jazarpen egoerak antzeman eta saihesteko ekintzak jaso ditu.

2018/04/2665 urte baino gehiago. Eta zer?

Taldeak adinaren ondoriozko bazterketa salatu du. Estereotipoak hausteko eskaera egin dute, eta ziurtatu dute ez direla ez pasiboak, ez karga bat. “Ez gaituzte haurrak bezala tratatu behar, esperientzia eta jakintza dugulako, eta gaur egun gozatzen dugun gizarte honi ekarpen handia egin diogu” aldarrikatu du Txema Odriozolak Euskofederpern elkartetik.