saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2018/07/09Generoaren arraila erretiroan: gizonek %55 gehiago kobratzen dute

Erretiratutako gizonen batez besteko pentsioa 1.254 eurokoa da, eta erretiratutako emakumeena, berriz, 805 eurokoa; horrek erakusten du arlo profesionalean emakumeen soldatak askoz baxuagoak izan zirela. Emakumeek “ordainsari baxuagoak kobratzen dituzte, gutxiago kotizatzen dute eta pentsio baxuagoak kobratzen dituzte” azaldu du Carolina Galán Duránek, Gizarte Segurantza erreformatze aldera Toledoko Itunaren Jarraipen Batzordeak kontsultatu duen adituetako batek, hain zuzen ere.

2018/06/153.000 eskuorri banatu ditu adinekoenganako tratu txarrez sentsibilizatzeko

Barakaldoko Udalak adinekoentzako aholkuak ematen dituen 3.000 eskuorri argitaratu ditu, egon daitezkeen tratu txarrak antzeman eta horrelako kasuetan, nola jokatu behar den jakiteko. Gaur ospatzen den Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarrez Kontzientziatzeko Munduko Eguna dela eta, Emakume Arloak martxan jarri duen neurria da, askotan, ezkutuan dagoen errealitatea bistaratzeko asmoz.

2018/06/09Bilbon ospatu da nagusien egunaren hirugarren edizioa

Bizkaiko Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak (Nagusiak) antolatutako topaketa Areatzan ospatu da gaur goizean ehunka pertsonaren parte-hartzeaz, Bilboko Alkatea eta hainbat erakunderen ordezkariak tarteko zirela. Juan Mari Aburtok “Alkatearen eta Udalaren konpromisoa” berretsi du, “Bilbo hiri adeitsua izan dadin".

2018/06/06Maricuela, milizia sozialistatik bizirik ateratako azken kidea

Ángeles Flores miliziano ohiak memoria liburua aurkeztu zuen Madrilgo Liburu Azokan. Asturiar nagusi baina gazte honek Espainiako historiaren gorabeheretatik bizirik ateratzea lortu du. Bizitako mendean zehar goseak jota egon zen, umiliatu egin zuten kartzelan, Gerra Zibilean borrokatu zen, Frankismotik ihes egin zuen eta herrialdea demokraziarantz aurrera egiten ikusi zuen.

2018/06/06Senideak zaintzen dituztenen egoera hobetzeko tresna abiatu du Bizkaiak

Senideak zaintzen dituztenen batez besteko adina 61 urtekoa da; normalean, bikotekideak edota seme-alabak izaten dira, eta, gehienetan, emakumeak. Bizkaian 17.491 pertsonak daukate aitortuta mendekotasun graduren bat, eta estatutuak hainbat eskubide aitortuko dizkie haien alboan dauden senideei ere. Neurriek bi ardatz nagusi izango dituzte: familiako kideren bat zaintzen duten pertsonei hainbat eskubide bermatzea haien jarduna hobetzeko formakuntza eta baliabideak eskaintzea.

2018/06/06Ariketa fisikoak hobetu egiten du geriatrikoan daudenen bizi kalitatea

Pertsona bakoitzaren gaitasunei egokitutako ariketa programa batek erakutsi du eraginkorra dela adinduentzako egoitzan bizi direnen osasun fisikoa ez ezik osasun psikikoa hobetzeko. UPV/EHUko Ageing-On ikerketa taldeak garatu du programa, eta estrategia bat prestatu du programa zaharren egoitzetatik kanpo ere erabili ahal izateko.

2018/06/01Desgaitasunak dituzten pertsonen zahartze aktiboa erraztea

Okupazio-zentroetan pertsona erabiltzaileen zahartzeari aurre egiteko abian jarri den proiektu pilotuaren emaitza laguntza gehiagoko plaza mota berri baten diseinua izan da; horri esker narriatzearen edo zahartzearen sintoma goiztiardun desgaitasun intelektuala duten pertsonek, nahi badute, lanean jarraitzeko aukera izango dute.

2018/05/26«700 eurorekin bizirautea da aukera bakarra»

Hiru pentsiodunek gaur Donostiako manifestaziora joateko arrazoiak eman dizkigute. Pili Aranburuk 80 urterekin alabaren etxera joan behar izan du bizitzera, bere pentsioarekin ezin dituelako etxeko gastuak ordaindu. Alfredo Rodríguezek nabarmendu du astiro antolatutako prozesua izan dela. «Hasieran kide gutxi elkartzen ginen. Orain batez bestekoa 700 pertsona ingurukoa da. Espero dut ez gelditzea. Guk gutxienez mobilizazioekin jarraituko dugu».

2018/05/26Komunak egokitzeko laguntzak Durangon

Durangoko Udalak diru-laguntzak emango ditu pertsona nagusiek bainuontzien ordez dutxak jar ditzaten eta instalazio elektriko zaharrak berritu ditzaten. Ohiko etxebizitzan bizi eta 75 urte edo gehiagoko pertsonei zuzendutako laguntzak izango dira.

2018/05/20Aitona esklaboaren sindromea: bilobek ondorioak eragiten dituztenean

65 urtetik gorako pertsonen %70 bilobak zaintzen aritzen da, eta egunero batez beste sei ordu eskaintzen dizkiete. Arazoa da horietako askok “modu ez boluntarioan eskaintzen dutela laguntza, horretara behartuta daudelako eta ez daukatelako mugak jartzeko gaitasunik”. Aitona esklaboaren sindrome izenez ezagutzen da; “arazo isildua da; adinekoak beldur dira seme-alabei arazoak sorraraziko ote dizkietelako, edo huts egingo dietelako, eta, hortaz, isildu egiten dira.”