saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2018/09/21Foru Aldundiak adineko pertsonentzako lehiaketetako sariak eman ditu

Isabel Sánchez Robles: “Gure adinekoak gizartearen funtsezko oinarria dira eta gure betebeharra da euren zahartze aktiboa sustatuko duten aisialdi eta kulturako jarduerak bultzatzea”. Ekitaldia Ondare Aretoan egin da, gizartearentzat irekita dagoen toki baten; bertan, irailaren 12tik 22ra arte ekitaldian parte hartu duten 60 urtetik gorako adineko pertsonek diziplina horietan egindako 130 obrak erakutsi dira.

2018/09/21Nagusilan boluntario berriak erakarri nahian dabil

Nagusilaneko boluntarioak harro daude egindako lanarekin, baina hazten jarraitu nahi dute. Elkarteko kideen helburu nagusia adinekoei entzutea, gizarteratzen laguntzea eta askok sufritzen duten bakardadea arintzea da. 20 urte baino gehiagoan milaka adinekok egin duten lan eskerga hori ikusarazteko eta boluntario berriak erakartzeko, elkarteak “Nagusilan formula” izeneko kanpaina abiarazi du.

2018/08/23Espainiako adinekoen aurkako diskriminazio larria

Espainian adinekoen aurkako diskriminazio oso nabarmena dago, baina, herrialde horretako diskriminazio gehienekin gertatzen den gisan, hura praktikatzen duten gehienek ez dute hala onartzen. Egia esan, gehiengo hori horretaz jabetu ere ez da egiten, izan ere, hain fenomeno orokortua denez, jendea ohartu ere ez baita egiten. Diskriminazioa, ordea, izugarria da, eta oso eragin negatiboa du diskriminatutako pertsonengan, kasu honetan adinekoengan.

2018/08/1665 urtetik gorako pertsonen % 20k etxebizitza eskasa dauka

Espainian 65 urtetik gorako pertsonen % 20, etxebizitzari dagokionez, muturreko zaurgarritasun egoeran bizi dira, alegia, bizigarritasun arazo handiak dituzten etxeetan, Caixaren Gizarte Behatokiaren arabera. Etxebizitzetako arazorik ohikoenak dira irisgarritasunaren ingurukoak, berokuntzarik eza, jende pilaketa edota behar den kasuetan igogailurik ez izatea. Egoera horiek zuzenean eragiten diote pertsona horien bizi kalitateari eta batzuetan baita euren osasunari ere.

2018/08/12100 urte biziko gara, baina nola?

Gero eta luzeago bizitzeko aukerak zahartzaroa aldatzen du. Urte horiek nola erabiliko ditugun eta adintsuago izatea ordaindu ahal dugun ikertzen ari da mundu akademikoa.

2018/08/11Datorren mendekotasuna: emakumeek bezala zaintzen duten gizonak

Abellán, Ayala, Puyol eta Sundströmen azterlanaren arabera (2018ko maiatzean eguneratu zen), 65 urtetik aurrera gizonek emakumeen probabilitate berarekin zaintzen dute, eta areago adina gora joan ahala. Hala, bi pertsonak osatutako etxebizitzetan, 80 urtetik aurrera, gizon zaintzaile gehiago daude (27.900) emakume zaintzaile baino (20.300).

2018/08/09Euskadiko emakumeen bizi itxaropena Europako altuena da: 86,2 urte

Gizonen kasuan, suediarrek soilik gainditu dute Euskadiko gizonen bizi itxaropena; 80,4 urtekoa da Suediako gizonena eta 80,3koa, Euskadikoena.

2018/07/14Amorebieta-Etxanoko Udalak Eguneko Arreta Zerbitzua jarriko du martxan

Zerbitzu berriaren helburua, mendekotasun arriskuan edo egoeran dauden pertsona nagusien autonomiari eusten laguntzea da. Zerbitzu berria Nafarroa Zentroan egongo da, Amorebieta-Etxanoko udalerrian erroldatuta dauden 60 urtetik gorakoei zuzenduta. Zerbitzua astelehenetik ostiralera eskainiko da, egun baliodunetan, goizeko 10:30etik arratsaldeko 17:00etara, zerbitzua itxita egongo den abuztuan izan ezik.

2018/07/13Zaintzaile ez-profesionalek Gizarte Segurantzan kotizatu ahal izango dute

Zaintzaileek mendekotasun maila bat aitortua dutenen senideak izan behar dute. Espainiako Gobernuak atzo jakinarazi zuen horren berri.

2018/07/11Laurogeitaka urte eta aktiboagoak, alaiagoak eta bizipoz handiagodunak

Zahartzaroa estereotipoz beteta dago, eta errealitatearekin bat ez etortzeaz gain, gehienetan negatiboak eta estigmatizatzaileak dira. Hala ondorioztatu du Gasteizko Udaleko Gizarte Politika eta Osasun Publikoko Sailak egindako azterketa batek; txosten horren bitartez adinekoek eta biltzeko erabiltzen dituzten zentro sozio-kulturalek pairatzen dituzten klixeak hautsi nahi dira: 80 urtetik gorakoen erdiak jarduera fisikoa egiten du, eta ez dira irudikatzen diren bezain marmarti edo mendekoak.