saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2014/06/10"Ahulenen" arreta soziosanitarioan koordinatzen hasiko dira

Historial soziosanitarioa partekatuko dute udalek, diputazioek eta Jaurlaritzak. Lehen arretako koordinazio taldeak ere sortuko dituzte.

2014/06/03Bigarren hizkuntza ikasteak narriadura kognitiboa atzeratzen du

Ikerketa batek frogatzen du elebitasuna, nahiz eta heldutasunean eskuratu, garunerako onuragarria izan daitekeela.

2014/05/28Ariketa fisikoa egiteko eskuliburu bi argitaratu ditu Foru Aldundiak

Bizkaiko Foru Aldundiak adinekoentzako ariketa fisikoa egiteko eskuliburu bat eta hiritar guztientzako oinarrizko ariketetako beste bat argitaratu ditu. Biak "Kirola osasunaren bidea" programaren barruan daude sartuta, eta pertsona bakoitzaren betebeharrei egokitutako jarduera fisikoa egitearen garrantziaz ohartarazteko helburua dute.

2014/05/19BOSen 2014-2015 denboraldia aurkeztu dute

Denboraldia urriaren 9an hasi eta 2015eko ekainaren 4an bukatuko da. BOSek 17 programa, 34 kontzertu, programa sinfoniko-koral bat, eta Gabonetako, Inauterietako eta itxiera kontzertu bana emango ditu; horrez gain, bi estreinaldi absolutu ere eskainiko ditu, bata denboraldi sinfonikoaren barruan, eta bestea ganberakoa. 35 bakarlarik eta zuzendarik hartuko dute parte, eta kontzertuak hasteko ordua ordu erdi aurreratuko da, alegia, 19:30ean hasiko dira.

2014/05/13Bizkaiko Foru Aldundiak museoen nazioarteko egunaren egitaraua aurkeztu du

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horregatik, Bizkaiko 19 museok jarduera egitarau oparoa eskainiko dizkiete beren bisitariei. Besteak beste, gidatutako bisitaldiak, tailerrak, jolasak eta erakusketak, kontzertuak eta adin guztietarako dohaineko sarrerak. Programatutako jarduerak maiatzaren 17an hasiko dira, "Museoen Gaua" jardunaldiarekin.

2014/05/13Aldundiak zabaldu egin ditu Nagusi Txartelak eskaintzen dituen aukerak

Nagusi Txartela dutenek, 5.287 gaur arte, hobariak izan ahalko dituzte BM supermerkatuetan.

2014/05/08Jardunaldi profesionala: «Herritarren zahartzea eta bide-segurtasuna»

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Trafikoko Zuzendaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailarekin elkarlanean, jardunaldi profesional bat egin du gaur goizean Bilboko Euskalduna jauregian herritarren zahartzeak bide-segurtasunari ekar diezazkiokeen ondorioak aztertzeko.

2014/05/06Euskadik adinekoenganako tratu txarrak babesteko protokoloa sustatzen du

Eusko Jaurlaritzak adinekoenganako tratu txarren egoerak antzemateko eta prebenitzeko protokoloa abian jarri du. 2010ean egindako ikerketa baten arabera, hamarkada askotan ezkutuan izandako arazoa, 65 urtetik gorako 5.000 pertsonak baino gehiago pairatzen dute Euskadin.

2014/05/06Aldundia Zainduz programako berrikuntzak tramitatzen hasi da

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak Galdakaoko udalari eta Durangaldeko Merinaldearen Amankomunazgoari diru-laguntzak emateko hitzarmenak onetsi ditu; laguntza horiek guztira 42.000 euroko inbertsioa ekarriko dute.

2014/05/04Elkarteak, bakardaderako sendagaia

Bilboko Udalak 65 urtetik gorako emakumeen kolektiboarekin lan egiten du beren arazoak konpontzeko.