saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2019/01/11OME-k “Euskadi Lagunkoia” sarearen adibidea nabarmendu du

Osasunaren Mundu Erakundeak “Euskadi Lagunkoia” sarearen adibidea nabarmendu du; sarean Euskal Autonomia Erkidegoko hirurogei udalerri batzen dira, adinekoekiko lagunkoitasunaren inguruan, “zahartze aktiboa” sustatzeko. The Global Network for Age-friendly Cities 4nd Communities Looking back over the last decade, looking forward to the next argitalpenean, Euskadin adinekoak ahalduntzeko abian jarri den eredua nabarmendu du.

2019/01/10Ariketa fisikoaren onurak 90 urtekoetan (eta ospitalean)

Espainian egindako ikerketa baten arabera, ariketa fisikoak mendekotasuna eragozten du eta, indarra, oreka eta kardioa landu zituzten ospitaleratutako adinekoen gaitasun funtzionala hobetzen du.

2018/12/20Senideek 7,87ko nota ipini diote Bizkaiko adinekoen egoitzetako zerbitzuari

Itunpeko plazetan dauden adinekoen familiei inkesta egin die Bizkaiko Diputazioak. Egoitzen ikuskaritzari eman diote notarik txarrena: 6,97

2018/12/18Lekeitioko Udalak adinekoen eskaerei erantzuteko ekintza plana diseinatu du

Udalak aisia, denbora librea, garraioa eta etxebizitzari buruzko topaketetarako deia egin du, neurri-sorta bat zehazteko.

2018/12/07Yolanda Gonzálezek zahartzearen alde ezezagunei erantzuten die

Yolanda González Rábagok, soziologoak eta Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa-Taldearen kideak: «65 urtekoen gorakadak ez du zertan mendekotasuna areagotu»

2018/11/18Bakardadearen kontrako ingurune lagunkoi hori

Ekimen lagunkoien sarea ez da kontzeptu hutsa Euskadin. Zahartze aktiboaren paradigmaren pean, herritarrez arduratzen diren euskal udalerrien kopuruak gora egiten du etengabe, eta denek ondorio bera ateratzen dute: auzoetako espazio fisikoek gero eta garrantzi handiagoa dute; izan ere, hiri-diseinuaren lagunkoitasunak eta partaidetza komunitarioa sustatzeak adinekoen bizitza aktiboa luzatzen du.

2018/11/17Belaunaldi arteko ituna, biziraupen-ituna

Gure gizartean, idatzi ez den itun bat dago indarrean, eta itun horrek elkarrekikotasun printzipio «morala» ezartzen du; izan ere, itunaren arabera, gurasoek seme-alabak zaindu behar dituzte eta, geroago, seme-alabek gurasoak zainduko dituzte. Lotura horrek ahalbidetzen du bizitza -gizakia ezin da zainketarik gabe bizi-, pertsonekiko gure sentimenduekin grabatzen da, eta edozein arau, lege edo erregulazio politiko baino indartsuagoa da -behintzat, orain arte-.

2018/11/17Adinberri aktibatu egin da zahartzeari aurre egiteko 15 proiekturekin

Adinberrik adinekoei lotutako lehen proiektu berritzaileak sustatu ditu; zahartzea Gipuzkoako erronkarik handienetako bat da, eta erronka horri aurre egiteko, Aldundiak aipatu erreferentziazko zentroa eraikiko du laster, Pasaian. Hamabost enpresa-ekimen berritzaile dira, eta lehentasuna eman zaie bi gai hauetan oinarritutako proposamenei: bizitza luzerako etxea, eta pertsonen zainketak eta artapena.

2018/11/09Adineko emakumeek gutxiago salatzen dute genero-indarkeria

Adineko emakumeek jasaten edo jasan duten genero-indarkeria ezkutuko errealitatea da, eta oraindik emakume horien lepo dagoen mendekotasun ekonomikoak eta familia-unitatearen zaintzaile- eta bermatzaile-rolak errealitate hori okertzen du. Adineko emakumeak egoera bereziki zaurgarrian daude. «Emakume asko bizitza osoan zehar bizi izan dira tratu txarrak ematen dizkieten pertsonekin, eta oztopo askori aurre egin behar dizkiote», azaldu du Familia Elkarteen Batasuneko presidenteak.

2018/11/06«Zahartze aktiboa eta baliozkoa» ahalbidetzen duen dekalogoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak dekalogo bat osatu du, Nagusilan boluntariotza-elkartearen, hainbat jakintza-arlotako adituen, beren izenean diharduten herritarren eta erakunde-ordezkarien partaidetzarekin. Bertan, administrazio publikoek jarraitu beharreko gomendioak eta konpromisoak jasotzen dira, adinekoek dakarten «gizarte-balioa indartzeko».