saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2014/06/24Gizarte bazterketaren arriskua duten adinekoen aldeko BFAren konpromisoa

Aldundiaren konpromisoa gizarte zerbitzuak mantendu eta defendatzearen aldeko apustuari lotuta dago; zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak eskaintzen zaizkie gizarteratzeko eta larrialdi edo premia sozialeko egoerei aurre egiteko babesa behar duten familia eta pertsona guztiei.

2014/06/24Aldundiak jarduera agenda oparoa programatu du udan

Aldundiak Bizkaiko museo eta erakusketa aretoetan jarduera-eskaintza zabal eta ugaria aurkeztu du udako hilabeteetarako. Mota guztietako jarduerak dira, jende mota guztiei zuzenduak. Gaiak artea, arkeologia, sorkuntza eta natura dira.

2014/06/2013.000 adinekori tratu txar zantzuak ikusi dizkie Eusko Jaurlaritzak

60 urtetik gorako herritarren %2,39ri ikusi dizkiete tratu txar zantzuak; gehienak emakumeak dira.

2014/06/18"Bakardadeari aurre egiteko modurik onena aktibo egotea da"

Juan María Garitano jaunak (Elgoibar, 1929), orain dela 19 urte sortu zuen Nagusilan elkarteko kide boluntarioek omanaldia egingo diote.

2014/06/17Aldundiak Bilbo eta Muskizko Zainduz programa berritu du

Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbo eta Muskizko Udalei diru-laguntzak emateko hitzarmena Gobernu Kontseiluan onartu du; orotara 128.000 euro baino gehiagoko inbertsioa ekarriko du.

2014/06/17Bizkaibus gailu mugikorretara iritsi da

Google Play eta App Store-ra deskarga daiteke aplikazio berria, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bidaiarien garraio publikoko joan-etorrietarako beharrezko informazio guztira iristeko aukera ematen du. Euskaraz, gaztelania eta ingelesezko bertsioetan dago, eta ohiko bidaiarientzat zein behin edo behin aireportura, MetroBilbaoko geltokietara, autobusetara edo hondartzetara joan behar dutenak gogoan izanik dago diseinatuta.

2014/06/15S. Ipiña: Adinekoa izatearen eskubidea

Adinekook eskubideak ditugun pertsonak gara, ez onuradunak soilik, ardura jakin batzuk ditugu gure buruarekin, familiarekin eta gizarte ingurunearekin, baita etorkizuneko belaunaldiekin ere.

2014/06/15Bizkaia: Programak eta zerbitzuak, zure esku

Gizarte Ekintza Sailak, diru-laguntzen bidez, autonomia pertsonala sustatzea eta desgaitasunen bat duten pertsonek gizarteratzea lortu nahi dute.

2014/06/13Aldundiak adineko pertsonen eskubideetan kontzientziatzeko jardunaldia anto

Gizarte Ekintza Saileko foru diputatuak, Pilar Ardanzak, adineko pertsonak gizartean integratzeko eta herritar bezala parte hartzeko eta euren eskubideak betearazteko ekimenak eta politikak diseinatzeko Bizkaiko Adinekoen Kontseiluaren lankidetza goraipatu du.

2014/06/12Jantoki bat gizarte-topaketa adinekoentzat

Otxarkoagako jantoki zerbitzua 60 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta astero 100 bazkari ematen ditu.