saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2014/10/16Derioko azken andra baserritarrak

Fernando Pedro Pérez idatzitako librurak Derioko baserritar emakumeen bizipenak bildu ditu. Kultur Birikak emakume hauei buruzko argazki erakusmena antolatu du.

2014/10/16Bizkaiak adinekoak gure gizarteko eragile aktibo izatea nahi du

Adineko 300 pertsona inguruk parte hartu duten flash mob edo koreografia batek herritarren arreta ekarri du. Ekimenaren helburua, adinekoek gizartean duten parte-hartzea aldarrikatzea izan da. Bizkaiak asteak utziko dizkigun irudirik deigarrienetakoa eskaini du gaur. Nagusi azokarako egun gutxi falta direnez, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta BBK-k AKTIBA izeneko ekintza artistiko bat antolatu dute.

2014/10/15Zahartze aktiboari eta osasuntsuari buruzko gida

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailek adinekoen zahartzaro aktiboari eta osasuntsuari buruzko 60.000 gida editatu dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz, adinean aurreratuta dauden adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko eta bizi-itxaropena luzatzeko asmoz.

2014/10/15Bizkaiak zahartze aktiboaren inguruko astea ospatuko du

Aste horrek utziko digun irudi bitxienetako bat «flash mob» bat izango da, 250 adinekok egingo duten koreografia bat, gizartean duten parte-hartzea aldarrikatzeko. Aldundiak, bitartean, Europan erakutsiko ditu adinekoei zuzenduta dituen politikak. Gainera, Nagusi azoka egingo da asteburuan.

2014/10/14Ate irekiak jardunaldia Foru Liburutegian

Liburutegien Eguna dela eta, Aldundiak Bizkaiko Foru Liburutegiaren ateak irekiko dizkio jende guztiari. Bisitaldi gidatuak egingo dira, eta egun horietan, salbuespen gisa, kubora sartu ahal izango da.

2014/10/06Nagusi 2014 azoka

Nagusi 2014 azoka datorren urriaren 17an inauguratuko da, eta, aldi berean, Oztoporik Gabe azoka ere irekita egongo da. Gizatek foru programaren berri ere emango dute stand batean. Indarren batze honi esker, desgaitasuna edo mendetasuna duten adinekoen eta haien senideen gizarteratzea sustatzea da, eta zahartze aktiboa bultzatzen da. Aurten, Nagusi azoka BECetik irtengo da programatutako jarduera bat egiteko: belaunaldien arteko martxa bat eta argazki-rally bat.

2014/10/03Nagusientzako aisialdi aktiborako Nagusi Aretoa, inauguratu dute Zornotzan

Aktibo irauteko, gizarte-harremanei eusteko edota harreman berriei hasiera emateko, euren ekimenak nahiz ekimen partekatuak sustatzen dituzten nagusiei dago zuzenduta Nagusi Aretoa. Harrera, erabilera anitzeko aretoa eta berorrekin lotuta dagoen beste bat, bulegoa, batzargela eta biltegia ditu espazio berri honek.

2014/10/01Urriaren 1a. Adineko pertsonen nazioarteko eguna

NBEen gaia 2014 urtean: «inor atzean ez uztea: guztientzako gizartea sustatzea».

2014/10/01Nagusia izateko herrialde onenak eta txarrenak

Noruega zerrendaren buruan dago, Espainia 21 postuan eta Afganistan azkena da.

2014/10/01Ondareari buruzko Europako 2014ko jardunaldietako programazioa hastera doa

Urriaren 2an hasiko da, ostegunez, aurtengo Ondareari buruzko Europako Jardunaldietako programazioa. Kulturaren zabalkunderako programa bat da, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duena, Bizkaiko 68 udalerrirekin eta Bizkaiko hainbat kultur erakunderekin batera. Ohi den bezala, urrian zehar egingo dira jardunaldiak; guztira 250 jarduera baino gehiago eskainiko dira, doan eta, batez ere, asteburuetan.