saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2014/11/07Pertsona adinduak eta elikadura osasungarriaren garrantzia

Gosea kentzea baino garrantzitsuagoa da jakiak hartzea, izan ere, gizarte eta harremanei loturiko gertakizuna baita. Modu boluntarioan egiten denez, hezkuntza partaide izan daiteke elikaduran, eta horren bidez hartu ditzakegu elikagai desberdinak dituzten jakiak. Urteetan zehar finkatzen da pertsona adinduen elikaduraren inguruko jokabidea, eta horren ondorioz, aldatzen motelak dira, eta zail gertatzen da jokabide batzuek etetea.

2014/11/06Bizkaiko egoitzek 19 zigor jaso zituzten 2013an

12 zigor jaso zituzten arau-hauste larriak direlako, 2.000 eurorainoko isunekoak. Arrazoien artean, honako hauek daude: gehieneko okupazioa gainditzea, kontratu edo langileen titulazio eza, edo sendagaiak ematekotan akatsak egitea.

2014/11/03Aldundiak Bermeoko Arrantzale Museoa ireki du, guztiz zaharberritua

Zaharberritze horri esker, Museoko ekipamenduak eta erakusketa-espazioak asko hobetu dira. Orain bisitariek inoiz baino hobeto ezagutu eta balioetsi ahalko dute pertsonen eta itsasoaren arteko lotura: benetako bizimodua. Lanek iraun bitartean 4 bao historiko agertu dira, hiru Errenazimendukoak eta bat Gotikokoa. Horiez gain, Errenazimendu garaiko barruko hiru arku agertu dira.

2014/11/02Bizkaiko parke naturalek programazio erakargarria eskainiko dute azarorako

Armañonek, Gorbeiak eta Urkiolak ekintzak eta jardunaldiak eskainiko dituzte, gure lurraldeko bioaniztasuna ezagutarazteko eta Iraunkortasunaren aldeko Hezkuntza bultzatzeko. Lurraldeko Parketxeek beren hezkuntza lana garatzen jarraitzen dute, eta hurrengo hiletarako programa berri bat eskainiko dute

2014/10/31Zahartze aktibo eta osasungarri baten alde

Aktiboa eta osasungarria den zahartzeak oinarri hartzen du gure premia, desira eta gaitasunen arabera partaide izatea gizartean, osasun fisiko ona izateko aukerak ahal den gehienean baliatuz, emozionalki ongi sentituz eta egokia den ingurune sozial bat izanik. Xedea da pertsona adinduen bizi-kalitatea eta itxaropena areagotzea.

2014/10/22Iñaki Castañeda eta Alfredo Olabegoia 66 zenbakiko errepidea egin dute

Oztoporik Gabe azokan desgaitasuna duten pertsona bik bizikleta egokituekin ABEetako 66 zenbakiko errepide mitikoan izan duten abentura ezagutu ahal izan dugu. Balentria izan da eta, Aldundiaren laguntza ekonomikoarekin, bi hilabete inguru behar izan dituzte ibilbide osoa egiteko. Egunean 100-120 km egin dituzte. Denbora horretan zehar AEBetako 12 estatu zeharkatu dituzte, eta hainbat hiri enblematikotatik igaro: Los Ángeles, Santa Fe, Amarillo, Oklahoma edo San Louis, besteak beste.

2014/10/22Bilbo zahartzen da

2030ean Bilboko biztanle kopurua %8 murriztuko da eta auzokideen hirutik batek 65 urte baino gehiago izango ditu. Biztanle-galtzeak auzo guztietan izango du eragina. Udalak hiriko ateak ireki nahi dizkie pertsona eta jarduera berriei.

2014/10/21Zahartze osasuntsuari buruzko jardunaldia

Zahartze osasuntsua. Hauxe da Jakiundek, Eusko Jaurlaritzarekin eta beste erakunde ofizial batzuekin batera, antolatutako jardunaldiaren gaia. Jardunaldira gonbidatuta zaudete LAGUNSAREAren lagun guztiak.

2014/10/17Urdaibai biosfera erreserba etxetik zuzenean

Goizean goiz esnatu eta Urdaibaiko paduren egunsentiaz zuzenean gozatzea teknologia berriek soilik eskaintzen diguten aukera da.

2014/10/17Azucena Rubio berriro Sestaon 75 urte pasa eta gero

Azuzena Rubio Olmo Sestaon jaio zen 1934an eta, Gerra Zibilaren ondorioz, atzerrira ihes egin behar izan zuen.