saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2014/11/19Sestaok hitza ematen die adinekoei

Udalak Adinekoen Kontseilua sustatzen du sektore honi lotutako beharrak entzuteko. Organo honen erabakiek adinekoei dagozkien udal proposamenak bideratuko lituzkete, eta aldi berean, Udalak nagusiak paseatzera animatzeko ‘Sestaotik paseatzen’ izeneko programa abian jarri du.

2014/11/1965 urtetik gorakoen Euskadiko tasa Europakoaren gainetik dago

Euskadiko 65 urtetik gorako biztanleak %20,2 izatera pasatu dira, Europako ehuneko altuenetako izanik. Emakumeek oso bizitza luzea dutela eta, beren bizi-itxaropena 85 urtekoa baino luzeagoa da, Europako batez bestekoa baino askoz handiagoa.

2014/11/18Garunerako hitzak

Lexiko zabala izatea zahartzearen aurkako zure garunaren salbamendu-taula bihur liteke.

2014/11/17Osasunaren zaintzaile berriak

Sakelakoari konektatuta dauden termometroak, tumoreak aurreikusten dituzten bularretakoak, glukosa neurtzen duten erlojuak eta sendagaiak hartzea gogorarazten dituzten eskumuturrekoak... Osasuna da teknologia berriek gehien aurreratzen duten sektoreetako bat.

2014/11/17Ordiziak establezimendu lagunkoia ikastaroa hartuko du 25ean

Ordizian Establezimendu Lagunkoien ikastaroa egingo da azaroaren 25ean, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik programaren barneko Establezimendu Lagunkoiak ekimenarekin bat egin nahi duten establezimenduei zuzenduta. Horren bidez, udalerriko dendak eta establezimenduak adineko pertsonekiko lagunkoiagoak izan daitezela lortu nahi da.

2014/11/16Eskarmentuaren zarrastelkeria

Adinekoen eskarmentua ez da erabiltzen estatuan.

2014/11/13Lekeitioko Udala 110 etxetara hurbilduko da ke detektagailuak jartzera

Lekeitioko Udalak pertsona nagusien segurtasuna eta bizi kalitatea hobetze aldera, 86 urtetik gorakoei zuzendutako egitasmoa jarri du martxan. Lekeition bertan, 146 pertsona ditugu 86 urte izanda bakarrik bizi direnak edo 80 urtetik gorako pertsonekin partekatzen dutenak etxebizitza. Egitasmo honen bidez, 110 etxetara hurbilduko gara, sute eta gas ihesek sortu ditzaketen arriskuak ekiditeko ekipo teknikoak jartzera eta larrialdietarako ebakuazio plan zehatzak egitera.

2014/11/11150 milioi euro inbertituko ditu adinekoentzako lekuak ituntzeko egoitzetan

Gizarte Ekintzako Foru Sailak handitu egin du lekuak ituntzeko aurretik zeukan partida, ikusita gero eta gehiago direla mendetasuna duten adinekoak eta egoitzetako langileen lan-baldintzak bermatzearren.

2014/11/11Aldundiak zazpi udalerritan berritu du Zainduz programa

Gobernu Kontseiluak, hil honetan eginiko batzarretan, hitzarmenak sinatu ditu Santurtzi, Abanto Zierbena, Getxo, Amorebieta-Etxano, Ugao eta Ortuellako udalekin eta Uribe Kostako Mankomunitatearekin. Aldundiaren asmoa da programa zabaltzea; horretarako, 455.445 euro erabiliko ditu 2015eko ekitaldian.

2014/11/11Adinekoen guztitako mundua

Adinekoen osasunaren arazoak sortzen dira kausa desberdinen ondorioz. Gaixotasunen 25% besterik ez da agertzen genetikaren kauzaz. Gainerakoak bizitza ez osasuntsua edo desberdintasun sozialak eta ekonomikak sortzen direla eta.