saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2014/12/10Prentsaurrekoa Bizkaiko Zahartze Aktiboaren Indizea jakinarazteko

Pilar Ardanza Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Sabin Ipiña Bizkaiko Adinekoen Kontseiluko presidenteak eta Unai Martin EHUko Soziologia Saileko kideak Bizkaiko Zahartze Aktiboaren Indizearen emaitzak aurkeztu dituzte.

2014/12/06Arrantzaleen Museoak 2.000 bisitari baino gehiago jaso ditu hilabete batean

Bizkaiko Foru Aldundiko Arrantzaleen Museoak joandako azaroaren 3an ireki zituen berriro bere ateak, 24 hilabeteko epean higiezina eraberritu eta museo-proiektua eguneratu ostean. Museoak 2038 bisitari jaso dituen ireki zenetik, adin guztietakoak eta jatorri ezberdinetakoak. Egindako inkestak aztertuta, birmoldaketaren emaitza guztiz pozgarria izan dela esan daiteke.

2014/12/02Musika-terapia dementzia duten pertsonengan. Orientazio gida

Gida honek dementzia duten pertsonengan espezializatutako musika-terapiaren ikuspegi osoa eskaini nahi du, ebidentzia zientifikoan eta jardute profesionalean oinarritutako esku hartzeko estrategiak emanez. Alzheimerren gaixotasuna eta beste dementzia batzuetako esparruan lan egiten duten musikoterapeutei zuzenduta dago.

2014/12/02Zahartzearen Indize Globala - AgeWatch 2014

Herrialde askotan gutxienez heren batean hazi da 60 urtetan finkatuta dagoen bizi-itxaropena. AgeWatch 2014 Zahartzearen Indize Globalak sailkatzen ditu 96 herrialde ongizate sozial eta ekonomikoaren arabera, eta bertan ordezkatzen da 60 urtetik gorako mundu-mailako pertsonen %91.

2014/12/01Jubilatuak dira bost euskal etxeetako baten euskarri

Krisiaren eta langabeziaren ondorioz, adinekoen pentsioek euskarritako familiak igo dira.

2014/12/01Pertsona adinduen hauskortasuna eta erorikoen prebentzioa

Espainiako Osasun Sistemaren Lurralde Arteko Kontseiluak onartu zuen joandako udara honetan, Osasuna eta Prebentzioa Sustatzeko Estrategiaren baitan, pertsona adinduen hauskortasun-egoerak eta erorikoen prebentziorako adosturiko testua. Erorikoak gertatzeko arrisku altua antzemandako pertsona adinduentzat, jarduera fisikoaz gain, proposatzen dute medikazio ezegokiak detektatu eta etxebizitzako giroko arriskuak gutxitzea.

2014/11/26Mª Ángeles Duráni elkarrizketa

Elkarrizketa honetan egileak hausnartzen du gizarte-antolakuntzan gertatzen ari den zahartze demografikoaren ondorioez eta politika publikoek behar duten egokitzapenaz.

2014/11/26Mugiment plana 2013-2020

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikorako eta Egoneko Bizimoduaren Prebentziorako Plana (2011) izango da MUGIMENT proiektuaren jardun-esparrua gidatuko duena. Proiektu hau 2013-2020rako Osasun Planarekin bat dator, bere helburuen artean herritarrengan jarduera fisikoa sustatzea dago eta.

2014/11/25Gizonezko indarkeriaz hildako emakumeen %13k 65 urte baino gehiago ditu

Ez dago baliabide publiko nahikorik emakume hauei laguntza emateko, gehienek erasotzailearekiko lotura afektiboa eta ekonomikoa dutelako. Tratu txarren egoera aitortzea ez da erraza eta adineko emakume gutxik erasotzaileari salaketa jartzen dio. Haien seme-alabak dira sarritan geldiarazten dutenak arazoa poliziarengana eramatera eta bikotekidea uztera.

2014/11/25"Nagusilagun" programa Iurretara heldu da

Programa honen arduradunen esanetan, "taldeen inguruan sortzen den dinamikaren laguntza oso garrantzitsua da persona hauen bizimodua hobetzeko". Amankomunazgotik adierazi dutenez, ekintza hauen jarraipena oso garrantzitsua da eta "partaideen ongizatearen sentipen subjektiboa laguntzen du eta oso ona da euren garapen pertsonalarako, eta autoestima bultzatzeko" azpimarratu du Zarrabeitiak.