saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2015/01/19Zahartze aktiboari buruzko esperientziak truke

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Danimarkara doaz zahartze aktiboaren eta osasun arloko berrikuntzaren inguruko esperientziak trukatzera. Misio honen helburua Europa iparraldeko herrialde batera lehen gerturaketa egitea da, gai honetan erreferente izanik, bertatik bertara ezagutzeko politika horiek. Era berean, lankidetza-esparruak aztertuko dituzte, eta esperientziak ere trukatuko dituzte. Misio honi jarraipena emateko, Danimarkako ordezkariak Euskadin izango dira martxoan.

2015/01/06Getxok mendekotasuna dutenak zaintzen ikasteko ikastaroak eskaintzen ditu

Izena emateko epea urtarrilaren 16ra arte egongo da zabalik.

2015/01/02Aldundiak Zainduz programa ia lurralde osoan zabalduko du aurten

Mendeko adinekoek eta haien familiek familia-eremuan geratzea nahiago dute. Errealitate hori gogoan izanik, eta mendeko pertsonen senideek eta hurbileko pertsonek eskaintzen duten laguntza administrazioak babestu behar duen ondasun bat dela jakinda, aldundiak Zainduz programa handitu eta hiru hitzarmen onartu ditu zaintzaileei arnasaldia eskaintzeko. Adinekoentzako bi zentrok eta adimen-desgaitasuna dutenentzako beste bik asteburuetarako edo oporraldietarako plazak eskainiko dituzte.

2014/12/17Euskadik eta Akitaniak elkarrekin egingo dute lan osasun arloan

Hitzarmenaren helburua da populazioa zahartzeak eta gaixotasun kronikoak hazteak eragindako erronkei aurre egitea.

2014/12/16Aldundiak diru-laguntzak emango ditu Adinekoen elakarteak mantentzeko

Gizarte Ekintza Sailak zahartze aktiboa bultzatu nahi du hainbat programa motaren bidez: okupazionalak, kulturalak, aisialdikoak, kirolekoak… Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak foru dekretu bat onetsi du erretiratuen etxe, klub eta elkarteak mantendu eta haietan programak egiteko diru-laguntzen deialdia arautzeko. Diru-laguntza hauetarako aurrekontuko partida 455.446€ da.

2014/12/15Laguntza pertsonala emateko eta independente bizitzen laguntzeko zerbitzua

Fekoor-ek bizimodu independenterako laguntza zerbitzu (BILZ) berria kudeatuko du, laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoaren (LPPE) laguntza-orduak osatzeko aukera emango duena. Foru zerbitzu horrek 300.000 euroko inbertsioa jaso du aurten eta beste 550.000€ inbertituko ditu Aldundiak 2015ean. Zerbitzua beste aurrerapauso bat da autonomia pertsonalaren eta partaidetza komunitarioaren sustapena bermatzeko laguntza-beharrizanen estalduran.

2014/12/14Getxoko Jesusen Bihotza udal zahar-egoitzak gimnasia-programa antolatu du

Mendekotasun-maila desberdinak dituzten berrogei egoiliar ari dira saioetan, haien egoera fisikoa eta emozionala mantentzeko eta hobetzeko.

2014/12/10Estrella Domínguez andreari elkarrizketa egin diote ETB telebistan

Estrella Dominguez aurten ehun urte bete ditu. 1946an Bizkaira heldu zen Galiziatik. Irailaren 5ean, zenbait belaunaldiko senideekin Estrella ehungarren urtebetetzea ospatu du Bodega Riojana tabernaren terrazan. Bera da zahartze aktiboaren abididea eta horregatik ETB telebistan elkarrizketa egin diote.

2014/12/10Euskadi Lagunkoiak Gida Praktiokoa argitaratu du

Eusko Jaurlaritzak Osasunaren Munduko Erakundearen metodologia Tokiko Erakunden esku jartzen du gida bati esker. Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimenak planteatzen duen lan ildoari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoko herri, hiri eta inguru guztietara helarazi du Eusko Jaurlaritzak mugimendu hau. Euskadi Lagunkoia ekimenaren GIDA PRAKTIKOA eskuragarri dago interesa duten udal guztientzat.

2014/12/10“Bono denda” bonuen % 15,8 salduta kanpainaren lehen egunean

Atzo (asteartea), "Bono Denda" kanpaina hasi zenetik gaurko goizeko bederatzietara, kontsumitzaileek 3.165 bonu atera dituzte, hau da, salgai jarri diren bonu guztien % 15,8.