saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2015/02/06Aldundiak museo eta aretoetako otsaileko jardueren egitaraua aurkeztu du

Otsailerako programatutako prestakuntza eskaintza aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Askotariko jarduerak dira, mota guztietako jendeari zuzenduak: erakusketak, lantegiak, jolasak, hitzaldiak, erakustaldiak eta ipuin kontaketak.

2015/02/05Argitalpen berria: "Envejecimiento activo y discapacidad intelectual"

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak argitaratu du doan deskargatzeko moduan dagoen azterlan hau.

2015/02/05Amankomunazgoak 2,34 milioi bideratuko ditu etxeko laguntza zerbitzuan

Durangoko Merinaldearen Mankomunitateak 2,34 milioi euro bideratuko ditu hurrengo urteetan eskualdean mankomunitatearen barne dauden herrietan etxeko laguntza zerbitzua mantentzeko.

2015/02/04Arratiako Abesbatzaren bisita hartu du Aldundiak Agate Deunaren bezperan

Foru Jauregian, Arratiako Koruak emanaldi bat eman du makilen erritmoan, Agate Deuna egunaren bezperan.

2015/01/30Bilboko Udalaren Kultur agenda

Argitalpenei, musikari, zine eta antzerki jaialdiei, arte sorkuntza eta adierazpen tailerrei, folkloreari, literatur topaketei, eta liburutegietako eta udalaren esku dauden BilbaoEszena, BilbaoMusika, BilbaoArte edo AlhondigaBilbao bezalako beste kulturgune batzuetako zerbitzuei buruzko informazioa jasotzen du.

2015/01/30Zaintzak emakume-izena du

Atzo, Muskizko mendeko pertsonen zaintzaile ez profesionalek Udalaren aitortza jaso zuten beren pertsona maiteak laguntzeko egiten duten lanagatik, bai egunerako oinarrizko jardueretan, bai etengabeko laguntza emozional eta psikologikoan. Muskizko Udalaren Gizarte Ekintza Arloak azpimarratzen duen legez, "emakumea izaten da, gehienetan, mendetasuna duen pertsonen zaintze-lanen parterik handiera bere gain hartzen duena".

2015/01/28Larunbat honetan hasiko dira berriro dantzaldiak otxarkoagako udaltegian

Larunbat honetan, urtarrilaren 31n, hasiko da berriro Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak elkarren artean antolatzen duten ohiko dantzaldi programa. Urte honetan, 17 dantzaldi ospatuko dira guztira, Dantza Alai eta Palmeras orkestrekin. Ohikoa denez, dantzaldiak larunbatetan izango dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

2015/01/28Argitalpen berria. Zaintzaileentzako gida berria

Adinekoei laguntza emateko orduan zaintzaileek duten garrantzia kontuan hartuta, Espainiako Geriatria eta Gerontologia sozietateak adienkoentzako eta zaintzaileentzako "Cuidando contigo"gida argitaratu du. Helburua da, bai adinekoen, bai zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzea.

2015/01/232014an, % 31 bisitari gehiago izan dira Bizkaiko museoetan

Guztira, 159.914 bisitari izan dira 2014. urtean, Bizkaiko Foru Aldundiaren museoetan: Ondare Aretoan, Rekalde Aretoan, Arkeologi Museoan, El Pobal burdinolan, Satimamiñen, Euskal Herrian Museoan, Arrantzaleen Museoan, Omako basoan, Arrola, Forua zein Ereñozar espazioetan, eta Muñatones gazteluan. Beraz, zifrak % 31 egin du gora, 2013ko bisitarien kopuruarekin konparatuta.

2015/01/21Adinekoentzako laguntzan euste fisikoa minimizatzeko metodoa

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak (GUFE) kudeatzen duen Elorrio Laguntza Zentroak urrats gehiago eman ditu Libera-Ger arauaren III. fasearen ziurtagiria lortzeko. Azken urteetan, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea (GUFE) metodologia bat garatzen ari da, adinekoentzako laguntzan euste-neurriak ahalik eta gutxien erabiltzeko (lokarriak, aulki eta oheetako gerrikoak...).