saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2019/04/24Lagunkoitasunaren inguruko informazio panelak sortu ditu Bilbo +60 taldeak

Panelak modu sinple eta bisualean garatu dira eta Bilbo +60 taldearen mugarri historikoak, arreta foku desberdinak, programaren bitartez sortutako ekintza desberdinak eta hiritarren parte hartzea nolakoa izan den erakusten du. Horrekin, ikusgarritasuna eman nahi zaio ekimenari, horrela parte hartzea eta hiritarren ezagutza sustatuz.

2019/04/24Udal denboraren bankuen experientzia Barakaldon

Maiatzaren 3an, Barakaldoko Udaletxeko Denboraren Bankuak, “UDAL DENBORAREN BANKUEN EXPERIENTZIA” jorratuko duen Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Sustapenari buruzko Jardunaldi Tekniko bat antolatu du Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Jardunaldi hau, maiatzaren 4 eta 5ean gauzatuko den 5. Denboraren Bankuen Estatu Mailako Topaketaren atarikoa izango da eta “Erlazionatzeko beste era bat sortu nahian” jardunaldiaren helburua.

2019/03/28Euskadi Lagunkoia eredugarri

Munduko Osasun Erakundeak azpimarratu du euskal udalerri askok adinekoentzako ingurune osasuntsu eta erosoa sortzeko duten inplikazio "multisektoriala".

2019/03/27Iruzurra ez da % 1era heltzen etxe barruan zaintzak egiteko laguntzetan

Iaz, Aldundiak halako 4.504 prestazio ikuskatu zituen guztira, eta 37 kendu zituen.

2019/03/25Adinekoen, etorkinen eta roboten arteko orekaren bila Japonian

Japonian, uzkurdura demografiko itzelari egin behar diote aurre. Uzkurdura arintzeko egiten dituzten ahaleginak irakaspen dira antzeko bidea hartzen ari diren mendebaldeko herrialdeentzat.

2019/03/25Benetako itxura duen birrindutako janaria Bizkaiko erresidentzietan

Irensteko arazoak dituzten pertsonak pureak jatera behartuak egon dira orainarte. Sukalde teknika berriak erabiliz errealitate hori aldatzea lortu du Bizkaiko Foru Aldundiak bi erresidentziatan.

2019/03/10Bizkaia ile urdindunen erronkaren aurrean

Erakundeek aukera ekonomikotzat hartzen dute zahartzea. Europa zahartzen ari da eta Euskadi ez dago joera horretatik kanpo; hori dela eta, erronka bihurtu da merkatu-nitxo berri hau.

2019/03/07Abanto Zierbenako Udalak zaintzaileak babesten ditu

Zainduz programaren urteurrena da; 10 urte bete ditu jardunean. 2009an sortu zenetik, mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten bizilagun horiei modu zuzenean laguntzen dien udal-ekimen horren onura jaso dute 1600 emakumek eta 350 gizonek.

2019/02/14Adinekoen Iruditeri Soziala

Bizkaiko Foru Aldundikoak Otsailaren 14ean “Adinekoen Iruditeri Soziala” izeneko jardunaldia antolatu zuen Euskalduna Jauregian, Deustuko Unibertsitatearekin eta Bizkaiko Adinekoen Kontseiluarekin batera.

2019/02/11Espainiak ez du jaiotza-tasa baxua seriotzat hartu

María Ángeles Duránek, "cuidatoriado" kontzeptua sortu zuen Madrideko soziologo eta ikertzaileak, emakumeek "beste gizarte bat eta aldaketak maila guztietan" behar dituztela uste du.